Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Teknologia Biomedikako Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

24 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045971, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Instalazioak

Teknologia Biomedikoen Unibertsitate Masterreko ikasleen hezkuntza zentroan badaude ikasgelak, laborategiak, tailerrak eta saiakuntzetarako guneak. Hona hemen bakoitzean dagoen ekipamendua xehaturik:

Funtzio anitzeko gelak

Teoria, praktikak eta proiektuak lantzeko prestatuak.

  • Proiektagailua eta pantaila
  • Arbela
  • WiFirako haririk gabeko sarbidea
  • Hargune elektrikoak dauzkaten mahaiak eta berrantolagarriak
  • Armairu pertsonalak

 

Biomedikuntzako laborategia

Laborategia hiru unitatetan banatuta dago. Hona hemen xehatuta:

  • Seinale eta irudi biomedikoak: badauzka 20 BIOPAC ekipamendu hainbat transduktore eta dagokion SWarekin seinale biomedikoak tratatzeko, hala nola osziloskopioak, funtzio sorgailuak, elikatze iturriak, paziente simulagailua, 12 deribazioko 8 ECG simulagailu, 30 MyDaq eta dagokion SWa (LabView) eta Vscan Ekografoa Dual Probe-arekin.
  • Inplanteak eta tresna medikoak: badauzka 3Dko CureProDue inprimagailu bat, modelo anatomikoak (2 gorputz enbor, begi bat, belarri bat, bizkarrezur bat, giza eskeleto bat), 3Dko 2 eskaner (David laserscanner / Fuel3D), instrumentazio set 1, honako hauekin: aiztoak eta bisturiak, artaziak, disekzio eta kirurgia pintzak, sendaketa pintzak, pintza hemostatikoak, orratz etxeak eta agrateak, erretraktoreak eta bereizgailuak, laparoskopiarako eta elektrokirurgiarako tresnak, ziztakariak, periostomoak.
  • Ekipamendu teknologikoak: Terranova erresonantzia magnetiko 1 eta erresonantziaren SW espezifikoa, 2 beso robotiko, 5 desfibriladore, 200Mhz-ko RMN bruker ekipamendu 1, Philips ekografo 1, X Izpietarako Leybold ekipamendu 1, Leybold OTA 1 eta Leybold ekipamenduen SW espezifikoa.
     

Elektronika analogiko eta digitaleko laborategia

18 postu daude eta postu bakoitzak elikatze iturria, osziloskopioak eta funtzioen sorgailua dauzka.

 

Materialen laborategia

Laborategia sei gelatan banatuta dago. Hona hemen xehatuta:

  • Optikako gela: badauzka bi mikroskopio elektroniko eskaneatzaile (FEI Nanosem 450 eta JEOL JSM-5600LV), mikroskopio optiko bat (Leica DM IRM), eta mikro-durometro bat (Zwick Material prufung).
  • Laginak prestatzeko gela: laginak prestatzeko ekipamendu desberdinak dauzka. Bertan badaude bi ebakigailu metalografiko (Struers eta Buheler Iso met 1000), hiru leungailu (Buheler beta, Eikel M3029 eta Struers Knuth-rotor 2), ur bidestilagailu bat (Selecta double distiller L48), ultrasoinu bidezko garbiketa ekipamendu bat (Elma S 180h Ultrasonic), korronte laminarreko kanpai bat substantziak manipulatzeko/prestatzeko (Cruma), balantzak (Ovan eta VWR), engastagailu bat (Neurtek) eta substantzia kimikoak biltegiratzeko armairu bat.
  • Estatikoen gela: gela honetan badaude hiru saiakuntza makina unibertsal (Zwick INSTRON 4206, Zwick INSTRON 3369 eta Losenhausenwerk) eta hiru durometro (Vickers hardness tester FV-300e, Hoytom Brinell durometroa, Neurtek Instruments 1-39565).
  • Analisi gela: badauzka DSCko 2 ekipamendu (Mettler Toledo DSC1 STAR System eta Netzsch STA 449), dilatometro bat (Linseis L75 Platinum Series), laser flash bat difusibitate termikoa kalkulatzeko (Linseis LFA 1000), doitasun balantza bat (Ohaus Galaxy 110) eta makroskopio bat (Wild Macroskop M420).
  • Dinamikoen gela: Charpy pendulu bat dago bertan (Houtca 300J).
  • Sinterizazio gela: 250ºC-ra iristen diren bi labe daude (Thermolyne eta Digitronic).
     

Material konposatuen laborategia

Badauka plastikoen fabrikazio gehigarrirako FDM bidezko 3Dko inprimagailu bat (JCR1000), RTMrako injekzio makina bat (RADIUS-2100), fotokalorimetro bat (DSC) (Mettler Toledo DSC 1) eta UV-LED lanparak (Phoseon Fireflex), erreometro bat (Anton Paar MRC-501), inpaktu makina bat (Fractovis Plus, CEAST), neke makina bat (MTS-100), FEI elektroniko eskaneatzaile bat (SEM) (Nova NanoSEM 450).

 

Jariakinen laborategia

Laborategia hiru unitatetan banatuta dago. Hona hemen xehatuta:

  • Jariakin Konplexuak: badauzka 2 ANTON PAAR DMA5000 dentsimetro, ANTON PAAR Physica MCR 501 erreometro 1, ANTON PAAR RXA 156 errefraktometro 1, bola erorketako HAAKE DIN 53015 biskosimetro 1, bola erorketako ANTON PAAR AMVn mikrobiskosimetro 1, zentrifugagailu 2 (PRGF System IV-BTI Biotechnology Institute modeloa eta Avanti J-E modeloa, Beckman Coulter markakoa), doitasun balantzak (VSI 4500 seriea eta VXI 310 seriea); garraio propietateak zehazteko instalazioa, hala nola difusio molekularra (hodi simetriko lerrakorrak), termodifusioa (zutabe termograbitazionala), Soret koefizientea (fluxu zelula), Lauda markako 8 bainu termostatiko eta JOLABO markako 2 bainu, propietate termofisikoak eta garraio propietateak zehazteko ekipamenduen tenperatura kontrolatzeko.
  • Mikrojariakinak: badago xiringa bidezko mikropunpa bat emaria mikrojariakin fluxuen bidez kontrolatzeko (Harvard Apparatus, 22/2000 push/pull), Microfluidic Flow Control System (MFCS) eta Maesflow), fluoreszentziarako ikuspen artifizial optimoko ganbera (QlClick 1392x1040, 12 biteko monokromoa), laser neurketa bidez garraio propietateak zehazteko instalazioa (Mach zender eta Optical Diferencial Interferometry konfigurazioa).
  • Computational Fluidic Dynamics (CFD): badauzka 10 lan estazio (workstations), 2 kluster konputazional eta Ansysen campus lizentziak eta XFlow lizentziak.
     

BigData Laborategia eta datuen analisia

Badauzka gehienezko ahalmen hauek dituzten 5 zerbitzari: RAMeko 128GB eta HDDko 4TB.

 

Automatizazio laborategia

Laborategi honek hauek dauzka:

  •  Hainbat fabrikatzaileren PLCa: SIEMENSen 10 CPU 314c2DP ekipo, SIEMENSen 5 CPU 1214c ekipo eta OMRONen 10 CPU21 ekipo.
  •  Maketak: Etxebizitzetako gelak eta ekipamendu medikoak simulatzen dituzten FESTO eta SMC maketak dauzka.
     

Diseinu mekanikorako laborategia

Badauzka 3D HD3000 Project inprimagailua (3D Systems), Mugui Zulagailua, Anayaken Ohiko Fresagailua, Starretten zinta zerra eta Amutio-Cazenueven Ohiko Tornua. Gainera, beraiek egindako saiakuntza bankuak ere badauzka:

  • Errodadura ardatzen saiakuntzak (Shuton)
  • FZG engranajeen saiakuntzak
  • Quarter carren freno eta esekiduren saiakuntzak
  • 180 kW-ko motor-frenorako banku funtzioaniztuna 
  • Engranajeen transmisiorako banku funtzioaniztuna
  • Banku erraztuak, osagarriak (frenoa, errodadura, estankotasun junturak)

Unibertsitatea baino gehiago gara