Programa Duala
AIPAMEN DUALA
Aipamen Duala 822/2021 Errege Dekretuak ezartzen dituen zenbait baldintza betetzean lortzen diren graduko eta unibertsitate masterreko titulazioen aintzatespen ofiziala da.
Errege-dekretu horren arabera, Pertsonen Kudeaketa Estrategikoan Unibertsitate Masterrean Aipamen Duala lortzeko, besteak beste, honako baldintza hauek bete beharko dira:
b) Unibertsitatean eta erakunde laguntzailean modu dualean garatzen den prestakuntza-jarduera ordaindutako lan-jarduera batekin txandakatuko da, unibertsitateko prestakuntza dualerako kontratu baten bidez, Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 11.3 artikuluan (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), hura garatzeko araudian eta aplikatzekoa zaion gainerako lan-araudian ezarritakoaren arabera.

