Praktikak eta master bukaerako lanak

Titulazio Ofiziala

Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoan Master Unibertsitarioa - MTALENT

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Oñati, Bidasoa-Irun, BBF-Bilbo

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

DOC Katalogoa

Praktikak eta Master Amaierako Lana

"Enpresa bati balioa emango diozu, eskuratutako ezagutzak praktikan jartzearen bidez"

Pentsatu duzu inoiz talentua kudeatzeko zure gaitasunak praktikan jartzea ikasketak egiten ari zarela? Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterra egin bitartean, ikasitakoa aplikatzeko aukera izango duzu, erakunde bateko giza baliabideen edo pertsonen sailean praktika espezializatuak eginez; hau da, enpresako talentuaren kudeaketako eginkizunak betez. 

Gainera, azken hiletan, Master Amaierako Lana egingo duzu. Balio erantsiko proiektu bat egingo duzu enpresa batentzat; adibidez: erakunderako enplegatzaile-markako (Employer Brandingeko) estrategia bat garatu, garapena konpetentzien arabera kudeatzeko eredua gauzatu, enplegatuaren esperientziaren prozesua diseinatu, barne-komunikazioko estrategia bat ezarri, prestakuntzako eta ikaskuntzako estrategia bat jorratu, eta abar.  

Erronketan oinarritutako ikaskuntza-eredua

Mondragon Unibertsitatekoon ustetan, praktika da ikaskuntzaren gakoa. Horregatik, 100etik gora enpresa kolaboratzailek proposatutako erronkak konpontzean oinarritzen dugu gure ikaskuntza-metodologia. Beraz, erronketan oinarritutako ikaskuntza-ereduari esker, erronka errealak gaindituz eskuratuko dituzu ezagutzak.

Enpresa batzuek —Forum Sport, LABORAL Kutxa, Orbea, ULMA…— zenbait proiektu aurkeztuko dizkizute, taldean gauzatzeko; hots, enpresako kide izango bazina bezala. Horrela, esperientzia hartuko duzu ingurune errealetan, eta lan-merkatuko ateak irekiko dizkizuten konpetentziak eta gaitasunak garatuko dituzu.

 

 

Praktikak enpresetan

Estatuko zein nazioarteko punta-puntako enpresetan egin ahal izango dituzu praktikak eta Master Amaierako Lana; adibidez, hauetan:

 

Zer da Master Amaierako Lana?

  • Erakunde baten talentuaren kudeaketan oinarritutako zeure proiektua garatu ahal izango duzu.
  • Azken ikasturtean, seihileko bat eskainiko diozu, arduraldi osoz.
  • Ezinbestekoa da Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterra lortzeko.
  • Ikasleen % 30 MALa egin duten enpresan geratzen dira lanean.
  • Unibertsitatearen eta enpresaren tutoretza izango duzu zeure MALa egin ahal izateko.
  • Dirulaguntza-poltsa. 

Master Amaierako Lanen adibideak

  • Talentua erakartzeko estrategiak
  • Employer branding (enplegatzaile-marka) proiektu bat ezartzea
  • Onboarding (integrazio) prozesua birdiseinatzea
  • Pertsonak kudeatzeko eredu bat garatzea, Employee Experiencean (enplegatuaren esperientzian) oinarrituz
  • Enplegatzaile-marka sortu eta ezartzea
  • Hautapen-prozesuan Targetak (xedeak) duen esperientzia aztertzea
  • Barne-komunikazioko estrategia bat diseinatzea
  • Pertsonen jardueraren kudeaketa birdiseinatzea
  • Candidate Experiencearen (izangaiaren esperientziaren) prozesua birdiseinatzea

Unibertsitatea baino gehiago gara