Ikas-irakas prozesua
Erronka errealetan oinarritutako ikaskuntzaren metodologia
Pertsonen Kudeaketa Estrategikoko Masterrean (#MTalent_MU) eginez ikasiko duzu. Ikasturtean zehar, hiru enpresa kolaboratzailek pertsonen kudeaketa-estrategiarekin lotutako erronka errealak planteatuko dizkizute, eta horien gainean taldean lan egingo duzu, irtenbide berritzaileak eta baliodunak proposatzeko.
Erronka horiek hainbat sektoretako erakunde erreferenteetatik datoz —IKEA, Eroski, Forum Sport edo ULMA, adibidez—, masterrean konfiantza baitute begirada berriak esploratzeko eta beren proiektu estrategikoetan aurrera egiteko.
Erronka bakoitzari esker, gertutik bizi ahal izango duzu erakunde baten funtzionamendua, haren barne-dinamikak ulertu eta masterreko workshopetan eta saioetan ikasitakoa aplikatu. Enpresako pertsonen bizi-zikloko faseetan eragina izango duten estrategiak, prozesuak eta ekintzak diseinatuko dituzu: talentua erakartzetik eta garatzetik hasi, eta haren ongizate eta deslotura arduratsuraino.
Gainera, erronkak garatzen dituzun bitartean, laguntza eta trebakuntza eskainiko dizugu mintegien, tailer praktikoen, biltzarren eta masterclassen bidez, jarduneko profesionalen eta sektoreko adituen eskutik.
Horrela, ez duzu soilik pertsonak kudeatzen ikasiko: erakundeak barrutik eraldatzen ikasiko duzu, haien lehiakortasuna eta osatzen dituztenen ongizatea bultzatuz.
Erronketan oinarritutako ikaskuntzaren abantailak
Zure ikaskuntzaren protagonista izango zara
Arazoak eta irtenbideak ikertuz, identifikatuz eta kontrastatuz eraikiko duzu zure ikaskuntza, eta erakundeko pertsonen talentuaren kudeaketa zuzentzeko beharrezko ezagutzak nahiz trebetasunak zeureganatuko dituzu.
Erronka guztiz errealak
Enpresen erronka errealei esker, enpresaren munduko hainbat sektoretako espezialista eta adituekin jarriko zara harremanetan eta egin ahal izango duzu lan, eta, ondorioz, bertatik bertara ezagutu ahal izango duzu zure etorkizuneko lanbidea.
Elkarlaneko ikaskuntza
Diziplina anitzeko lantalde batean, esperientziak partekatu eta ezagutzak trukatuko dituzu, erronkei irtenbideak emateko, komunikaziorako eremuak sortzeko eta pertsonen arteko harremanak sustatzeko.
Emaitzak lortzen ditugu
Mundu errealarekin bat egin eta proposamen baliagarrien sorreran esku hartuko duzunez, kontzeptuak sakonago ulertu, sormena garatu eta espiritu kritikoa sustatuko duzu.
“Talentuaren kudeaketari dagokionez errealitatera gehien hurbildu gaituen erronketako bat da. Jardunaren kudeaketa birdiseinatu dugu pertsonak garatzeko fasean, eta ohartu gara zein zaila den pertsona bakoitza lekurik aproposenean jartzea beretzat eta erakundearentzat”
Iraitz Solabarrieta
Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterreko ikaslea

