Instalakuntzak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoan Master Unibertsitarioa - MTALENT

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Oñati, Bidasoa-Irun, BBF-Bilbo

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

DOC Katalogoa

Aurkezpena eta instalazioak

Enpresagintza Fakultateak kudeatzen du Bilbon, Irunen eta Oñatin ematen den Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterra. 

 

 

Bilboko campusa

Bilboko campusa Bilbao Berrikuntza Faktoria eraikinean dago, Bilboren erdigunean, eta ekosistema bat osatzen du; izan ere, bertan biltzen dira unibertsitateko ikasleak, inkubazio-prozesuan dauden enpresak eta sendotzeko bidean dauden enpresak.

Gainera, eraikinak DOCK izeneko topagunea du, non sormen, esperientzia, aisialdi edo laneko uneak parteka daitezkeen, gosaltzen, bazkaltzen edo kafe bat hartzen den bitartean. Bestalde, askotariko jarduerak antolatzen dira bertan, bai Bilbao Berrikuntza Faktoriako komunitatearentzat, bai gizarte osoarentzat.

512x262

512x262

Oñatiko campusa

Campus moderno honek teknologiarik berrienez hornitutako gelak ditu, bai eta ikasteko aretoak, liburutegia eta taldeko proiektuak gauzatzeko eta ikasteko eremu komunak ere.

 

512x262

512x262

Irungo campusa

Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterra Irunen egitea da beste aukera bat. 2016an inauguratu zen Palmera Montero Gunean dago Irungo campusa, eta prestakuntzarako instalazio modernoak eskaintzen ditu (gelak, liburutegia, laborategiak, lantegiak…). Merkataritza-eremuez inguratutako hirigunea da, ondo konektatua. Instalazio berri horietan, masterrean ikasitako guztia praktikan jartzeko aukera izango duzu.

 

512x262

512x262

 
 

Ondoen hornitutako ikasgelak eta lantegiak

Enpresagintza Fakultatean, Pertsonen Talentua Kudeatzeko Masterrak lanerako egokitutako eremuak eta ekipamendu teknologiko aurreratua ditu, gelan ikasitako guztiak praktikan jarri, ikertu eta esperimentatzeko aukera izan dezazun.

Hona hemen erabilgarri izango dituzun lanerako eta ikertzeko eremu eta ekipamenduetako batzuk:

 

Informatika-eremuak

Ordenagailuz, inprimagailuz, eskanerrez eta orotariko gailu informatikoz hornituta daude, proiektuak aurrera atera ahal izateko.

Liburutegi-eremuak

Ikasteko behar duzun materialez hornitu dira, baita irakasleek gomendatutako bibliografia osoaz ere.

Lanerako eremuak

Toki irekiak dira, ideiak sortzeko eta lantaldean elkarreragiteko bereziki diseinatuak.

 

Bizi Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko campusean, Mondragon Unibertsitateko gainerako guneetan bezala, instalaziorik modernoenekin bizi ditugu kirola, kultura eta entretenimendua. Unibertsitatea oso inplikatuta dago gizartearekin eta bere ingurunearekin, eta gero eta jarduera gehiago antolatzen ditu gizarte osoarentzat: azokak, lehiaketak, kirol-jarduerak eta abar.  

Jarduera horiek guztiak heziketa-proiektuaren parte dira, eta gure ikasleen garapen pertsonala eta bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Mondragon Unibertsitatean, bizitzen ere ikasten da.

 

Zerbitzuak

  • Idazkaritza birtuala:Izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun
  • Liburutegia:Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak
  • Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak
  • Jangela:Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua
  • KoNet: Kontsultatu notak eta askoz gauza gehiago mugikorretik
  • Campus Virtual: Ikasketetan laguntzeko e-learningeko plataforma
  • Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak:Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena
  • Irakaskuntzarako laguntza:Orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak...

Unibertsitateko zerbitzu guztiak

 

Unibertsitatea baino gehiago gara