Irakaskuntza-ikasketa prozesua

Titulazio Ofiziala

Negozio Inteligentziarako Datuen Analisian /Business Analytics Masterra

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

AsFabrik

Bilbo

Hizkuntzak

Gaztelera

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1324965, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Benetako erronketan eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Negozio Inteligentziarako Datuen Analisian /Business Analytics Masterra egiten duzun bitartean, ezagutzak eta trebetasunak praktikan jarri ahal izango dituzu, erronka errealen ebazpenen bidez. Erakunde baten negozio eremu ezberdinekin lotutako erronkak izango dira (finantzak, marketina, ekonomia, eragiketak, logistika, pertsonen kudeaketa, etab.).

Masterreko orduen % 50, praktikak eta proiektu errealak egiten egongo zara. Hauek, enpresek, datuen esparruan egunero egiten dituzten zereginen antzerakoak izango dira. Horrela, negozioen aztertzailea, business intelligence-n aditua, datu-zientzialaria, edo Chief Data Officer izateko beharrezkoak diren ezagutzak eta tresnak eskuratuko dituzu, besteak beste.

 

Erronketan oinarritutako ikasketaren abantailak

ZURE IKASKUNTZAREN PROTAGONISTA IZAN ZAITEZ

Erronkak ebazteko eta ikaskuntza autonomorako beharrezkoak diren datuak identifikatu, aztertu, sintetizatu eta barneratzeko gaitasuna garatuko duzu.

PROIEKTUAK % 100 ERREALAK

Sektore ezberdinetako enpresekin lan egingo duzu eskuz esku, eta horri esker, hainbat sektoretako datuen esparruko errealitatea ezagutu ahal izango duzu.

PROJECT MANAGER

Erronkak eta proiektuak garatzen lagunduko dizuten datuen munduko profesionalen laguntza eta jarraipena izango duzu.

 

Irakasle adituak Datuen esparruan

Masterrak, datuen analitikaren arloan eta negozio eremu ezberdinetan, eskarmentu handia duten irakasleen klaustroa dauka. Irakasle gehienak enpresaren mundutik datoz, eta beraz, ezagutza eguneratuak eta orientazio praktikoa eskuratuko dituzu. Gainera, punta-puntako enpresetan lan egiten duten unibertsitatetik kanpoko adituek emandako mintegi, workshop, kongresu eta klaseetara joateko aukera izango duzu.

Irakaslegoa

Unibertsitatea baino gehiago gara