Sarrera eta onarpena

Titulazio Ofiziala

Marketin Digitala Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

Bilbao Berrikuntza Faktoria BBF:Bilbo

Gipuzkoako Bazkundea: Donostia

Hizkuntzak

Gaztelera

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043893, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Sarrera

Ikasleek, Marketin digitaleko Masterra egin ahal izateko, hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

  1. Masterraren ikasketa ofizialak egiteko , beharrezkoa izango da, unibertsitateko titulu ofizial espainiarra izatea edo Goi Hezkuntzako Espazio Europarren barnean dagoen beste estatu bateko Goi Hezkuntzako Espazio Europarreko erakunde batek emandakoa edukitzea. Honek, Master ikasketak egin ahal izateko gaitasuna ahalbideratu beharko du.
  2. Era berean, master hau Goi mailako Espazio europarretik kanpo geratzen diren tituludunek egin ahal izango dute, hurrengo baldintzak betetzen direnean: unibertsitateak konprobatuko du titulu hauek egiaztatzen duten prestakuntza maila, Espainiako unibertsitate titulu ofizialen parekoa dela eta gradu-ondoko ikasketak egin ditzaketela, herrialdeak emandako tituluak horrela bermatzen duelako. Masterrean modu honetan onartua izateak ez du esan nahi titulu hauek homologatuak izango direnik eta ez dira aintzakotzat hartuko beste eginkizunetarako ere. Bakarrik Masterra egin ahal izateko balioko dute.

Hurrengo titulazioen egresatuek izango dute lehentasuna master hau burutzeko:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza.
  • Kazetaritza
  • Ikus-entzunezko komunikazioa
  • Publizitatea eta Harreman Publikoak
  • Diseinua
  • Marketin
  • Lidergo ekintzailea eta Berrikuntza
  • Turismoa

Gainontzeko hautagaientzat, ez badira eskainitako plazak, aurretik deskribatutako profilekin betetzen, eskatuko zaizkie, aldez aurretiko ezagutzak eta lan esperientzia, Enpresen kudeaketa eta Zuzendaritzan, Marketinen eta tresna digitaletan.

Ikasleen onarpena Masterraren koordinazio taldearen esku dago eta irispide hauek hartuko dira kontuan:

  • Onartu behar den pertsonaren espediente akademikoa eta emaitzen batez bestekoa.
  • Curriculum Vitae eta onarpen eskutitz bat. Eskutitz honetan, masterren edukiarekin zerikusirik dituen aurreko esperientziak eta motibazio pertsonalak zehaztuko dira.
  • Elkarrizketa pertsonala hautagaiarekin (presentziala edo online).
  • Ingeleseko titulu ofiziala (B2 – First Certificate) edo frogaren bat hizkuntzaren ezaguera egiaztatzeko.

Lehen aipatutako irizpide bakoitza, portzentaje hauek jarraiturik haztatuko da:

Irizpidea %
Espediente Akademikoa 25%
Curriculum Vitae 20%
Elkarrizketa pertsonala 40%
Ingeleseko titulu ofiziala 15%
Guztira

100%

 

Ez gaitasun batengatik, heziketa behar bereziak dituzten ikasleen kasuetan, egokitzapen kurrikularren, ibilbideen edo ikasketa alternatiboen beharra ebaluatuko da.

Unibertsitatea baino gehiago gara