Irakaskuntza-ikasketa prozesua
Titulazio Ofiziala
Marketin Digitala Unibertsitate Masterra
Iraupena
60 ECTS
1 urte
Campusa
BBF-Bilbao
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Presentziala
DOC Katalogoa
Metodologia
Mondragon Unibertsitateko ikasketen ezaugarria praktikotasuna da, enpresa-munduarekin duen harreman estuari esker. Hori dela eta, ekonomia digitalaren sektoreko irakasleen eta profesionalen baterako ahalegina koordinatzen dugu, prestakuntza-saioetan kasu errealak eta metodologia aktiboak erabiltzeko.
Horregatik, masterraren elementu bereizgarria enpresarekiko hurbiltasuna da, eta horrek elementu bereizgarri hauek ditu:
- Enpresa-erronketan oinarritutako ikaskuntza-metodologia: Ikasleak benetako arazoak konpondu beharko ditu ikasketa-planeko irakasgaietan.
- Eskola aldian, masterreko saioak eskola magistralek, worshop praktikoek, masterclass eta jardunaldi irekiek osatuko dituzte.
- Praktikak enpresan: Praktiken bidez, ikasleek lan errealitatearekin harremanetan jarriko dira, ikasgelako prestakuntzaren funtsezko osagarri gisa. Ikasleek enpresan praktikak egiteko aukera izanen dute masterraren hasieratik.
- Master-amaierako lana enpresan: Master-amaierako lana erakunde batean egingo da, non ikasleak, irakasle baten tutoretzarekin batera, bere master-amaierako lana definitu eta ezarri beharko ditu.