Instalakuntzak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Marketin Digitala Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

Bilbao Berrikuntza Faktoria BBF:Bilbo

Gipuzkoako Bazkundea: Donostia

Hizkuntzak

Gaztelera

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043893, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Instalazioak

Bilbao Berrikuntza Faktoria 

Instalazioak hiru geruzetan banatuta daude eta elkarri lotutako hiru solairuetan ondokoa aurkituko dugu:

  • Enpresa berritzaileen egoitzak: Hiriarentzako sektore estrategikoetan aritzen diren enpresa berritzaile gazteak gune honetan kokatzen dira. Nahiko finkatuta daude, etekinak eta lanpostuak sortzen ari dira, eta etorkizunean hazten joateko aukera duten enpresak dira.
  • Unibertsitateko jarduera: Unibertsitatearen prestakuntza aurreratuaren programak garatzen dira hemen, gradu, graduondoko edo ikerketa eta transferentzia mailetan, non berrikuntza eta ekintzailetza zeharkako garapeneko konpetentziak diren. Ikasleek Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroko ekintzetan parte hartzen dute, ekintzaile eta bertako proiektuekin elkarri eragiten, baita bertan kokatutako beste enpresekin ere, guztien artean osmosis prozesu naturala sortzen delarik.
  • Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroa: Berrikuntza Sozialeko Zentroak  zenbait erakunde, ideia, proiektu eta ekimenarekin lotzeko aukera ematen du, gune neutro eta irekia bezala posizionatzen, berrikuntzak gertatzen diren gune-muga bezala. Zentro honetan ideia berriak sortzen eta enpresa proiektu berriak garatzen dira, euren sorrerako fasetan.

Gainera, talde lanak egiteko hainbat gela ditu, eta honetaz gain, taberna, kafetegia eta atseden guneak daude bertan. 

Gipuzkoako Bazkundea

Gizpuzkoako Bazkundea, erabilera anitzeko eraikina da. Kongresuak, konbentzioak, ekitaldiak, bilerak, erakusketak, azokak… ospatzen dira, baina baita ere kurtso eta master ezberdinak.

Eraikina pisu ezberdinetan banatzen da, eta behar ezberdinetara egokitutako gelak ditu: pleno aretoa, bilera gelak, prestakuntza gelak edota auditoria besteak beste.

Coffee corner-a ere badago, kafe eta snack makinekin, aisiataz zein atsedenaldietaz ere gozatzeko.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara