Sartzeko baldintzak
Sartzeko baldintzak
Sukaldaritzaren munduak liluratzen zaitu eta arlo horren irakaskuntzari eskaini nahi diozu zure karrera profesionala? Gastronomiako Irakasleen Prestakuntzako masterra ikastea pentsatzen ari bazara, gomendatzen dizugu adierazpen hauek ongi irakurtzea:

Gastronomia
Gastronomiaren munduak liluratzen nau, eta ahal dudan denbora gehiena ematen dut sukaldean.

Elikadura
Kezkatzen nau elikadurak, eta maite dut produktu eta zapore berriak probatzea.

Sormena
Sormen handiko pertsona naiz, eta abila naiz konponbide alternatiboak eskaintzen.

Berrikuntza
Maite dut gastronomiaren munduan probak egitea, esperimentatzea eta berritzailea izatea.

Zientzia
Gustatzen zait ikustea nola zientziak gastronomia eta elikadura hobetu ditzakeen.
Zeure burua ikusten duzu adierazpen horietan? Orduan, Gastronomia Zientzien masterra zuretzat egina da!
Nori zuzendua...
Master hau sortuta dago honako profil hauetakoren bat duten pertsonentzat:
- Irakasle aktiboak, sukaldaritza eskoletan, ostalaritza, turismo edo Lanbide Heziketako zentroetan dihardutenak, gastronomiaren alorrean espezializatu eta beren irakaskuntza-gaitasunak hobetu nahi dituztenak.
- Unibertsitate-irakasleak edo sukaldaritza-establezimenduetan formazioaz arduratzen diren pertsonak, gastronomiaren arloan garapen profesionala bilatzen dutenak.
- Esperientziadun sukaldariak eta chefak, irakasteko bokazioa dutenak eta tresna pedagogikoak eskuratu nahi dituztenak.
- Unibertsitateko graduatuak gastronomian, elikagaien zientzia eta teknologian, turismoan, kimikan, biologian, nutrizioan, enpresa-administrazioan, marketinean, komunikazioan, ekonomian, pedagogian eta antzeko beste eremu batzuetan, irakaskuntza gastronomikoan ibilbidea egin nahi dutenak.
- Hezkuntza- eta pedagogia-aholkulariak, gastronomia-esparruan interesa dutenak eta arlo honetako irakaskuntza-metodologiak sakon ulertzea bilatzen dutenak.
- Turismo eta ostalaritzako profesionalak, hezkuntza gastronomikoan espezializatu nahi dutenak.
- Psikologoak eta beste hainbat profesional, gastronomiarekin lotutako arloetan dihardutenak eta beren esperientzia formalizatu eta espezializatu nahi dutenak irakaskuntzaren bidez.
Eskakizun akademikoak
Azpimarratzekoa da titulu ofiziala denez, masterra egiteko derrigorrezkoa dela unibertsitate-gradua izatea.
Hizkuntza-eskakizunak
Gastronomia Zientzietako masterreko eskolak gaztelaniaz eta ingelesez izango dira; hortaz, gaztelaniako DELE B2 maila eta ingeleseko B2 maila egiaztatu beharko dituzu.