Inskripzioa eta matrikula
Izen-ematea
Ohiko epea
2024/11/04 2025/07/04
Ezhoiko epea
Plaza libreak gelditzen diren titulazioetan ez ohiko epe bat zabalduko da.
Matrikulazioa
Ohiko epea
2025eko uztailaren 10etik15era
Ezhoiko epea
Plaza libreak geratzen diren titulazioetan ezohiko epe bat zabalduko da.
Beharrezko dokumentazioa
Izena emateko beharrezko dokumentazioa
- Curriculum Vitae.
- Gradu edo lizentziatura baten azken urtea egiten ari diren ikasleak:
- Espediente akademikoa, lortutako kalifikazio guztiak biltzen dituena.
- Aurretik Espainian beste unibertsitate-ikasketa batzuk eginak dituzten ikasleak:
- Tituluaren edo ikasketak bukatuak direla ziurtatzen duen unibertsitate-ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.
- Aurretik Europar Batasuneko estatu kide batean, Norvegian, Islandian, Liechtensteinen edo Suitzan beste unibertsitate-ikasketa batzuk eginak dituzten ikasleak:
- TEGa (Tituluaren Europako Gehigarria) edo dagokion homologazio-egiaztagiria. Halakorik ezean, ikasleak master-ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duen agiria beharko da, jatorrizko unibertsitatearena.
- Aurretik Europar Batasunetik eta Norvegiatik, Islandiatik, Liechtensteindik edo Suitzatik kanpo beste unibertsitate-ikasketa batzuk eginak dituzten ikasleak:
- Titulua atzerrian lortuz gero, dagokion homologazio-ziurtagiria jaso beharko du.
- Halakorik ezean, ikasleak master-ikasketak egin ditzakeela egiaztatzen duen agiria beharko da, jatorrizko unibertsitatearena. Ziurtagiriak xehetasunak bildu beharko ditu, eta, 1961eko urriaren 5eko Hagako 12. Hitzarmenean ez dauden herrialdeen kasuan, bide kontsular edo diplomatikotik legeztatua beharko du egon.
Izen-ematea egin den aplikazioan erantsi beharko da dokumentazioa.
Onartuen jakinarazpena
Hautaketa-prozesua amaitu eta gero, ikasleei jakinaraziko zaie onartuak diren ala ez, izen-ematea egindako aplikazio beraren bidez.
Matrikula egiteko beharrezko dokumentazioa
- Nortasun-agirikoaren neurriko jatorrizko argazkia, atzean ikaslearen izen-deiturak idatzita.
- NANaren, AIZaren edo pasaportearen zenbakia.
- Kontu-korrontearen liburuxkaren fotokopia (titularra, kontu-korrontearen zenbakia, ZOKa eta IBANa ikusi behar dira).
- SEPA orria, titularrak sinatua (nahitaezkoa da jatorrizko sinadura izatea).
- Familia ugariko kidea bazara, familia ugariaren liburua.