Ikas-irakas prozesua
Ikas-irakas prozesua
Masterra learning by doing metodologiaren bidez irakasten da, hau da, ikasteko modurik onena esperientzia praktikoaren eta ekintza zuzenaren bidez izatea dela oinarri duen metodologia. Metodologia honek ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea sustatzen du, benetako jardueretan eta proiektuetan parte hartze aktiboaren bidez.
Urrutiko ikaskuntza Mondragon Unibertsitatearen Campus Birtualaren bidez egiten da, zu eta irakasleen arteko denbora errealean egiten diren saio sinkronoen bidez. Jarduerak tutoretza-saio indibidual eta taldekoekin eta ebaluazio jarraitu baten bidez lagunduta daude. Moduluak hasi aurretik, Helburuak, metodologia eta ingurune birtuala ezagutzeko online saioak dituen Harrera Plana eskainiko zaizu. Master honen ikaskuntza-prozesuak eskaintzen dituen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

Metodologia aktiboak
Lan egingo duzu metodologia aktiboak erabilita, hala nola arazoetan oinarritutako ikaskuntza (PBL), proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (PBL) eta kasuetan oinarritutako ikaskuntza (CBL). Metodologia hauek prozesu pedagogikoaren erdigunean daude, benetako arazoak konpontzea sustatuz, gastronomiaren eta hezkuntzaren esparruetan.

Tutoriak
Zure garapen akademiko eta profesionala gidatzeko, eskura izango dituzu tutoretza-saioak. Saio horiek autoebaluazioa eta ideien kontrastea erraztuko dute, edukien eta trebetasunen ulermen sakona sustatuz.

Basque Culinary Center esperientzia
Hiru asteko presentzialeko egonaldian parte hartzeko aukera izango duzu. Egonaldi horretan irakaskuntza-espazio desberdinak ezagutuko dituzu, zuzeneko eskolak ikusi eta tailer praktikoetan parte hartuz. Esperientzia honek ikasitakoaren aplikagarritasuna benetako testuinguruan ikusteko eta sentitzea ahalbidetzen du.

Ebaluazio jarraitu eta formatzailea
Ebaluazio jarraitu era formatzaileak ahalbideratuko du ikaskuntzaren etengabeko hobekuntza. Masterrean erabiliko dituzu ebaluazio-tresna desberdinak, hala nola eztabaidak, proiektu praktikoak, aurkezpenak eta autoebaluazioak; betiere, etengabeko eta eraikitzailea den feedback-a bermatuz.

Bukaerako proiektua
Master osoan zehar, zure ikaskuntza eta garapena islatzen duen proiektua garatuko duzu. Proiektuak diseinatuko dira zure interes eta gaitasun eremuetara; hala, ziurtatuko da eskuratutako ezagutzaren aplikazio praktiko eta esanguratsua.