Sarrera profila
Finantza Kuantitatiboa Masterra ikasteko betekizunak
Finantza Kuantitatiboetako Masterra joera analitiko argia dutenei eta finantza-erabakietarako modelizazioa, estatistika eta teknologia aplikatzeko benetako interesa dutenei zuzenduta dago.
Bi talde handi hauetako profilek izango dute sartzeko lehentasuna:
ZTIM profilak
Ingeniaritzako, Matematiketako, Fisikako, Estatistikako, Datuen Zientziako edo antzeko tituluetako gradudunak, beren ezagutza kuantitatiboak finantza-merkatuak analizatzeko eta modelizatzeko erabili nahi dituztenak.
Negozio-profilak
Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako, Ekonomiako, Finantzetako, Negozio Analisiko edo horiei lotutako arloetako gradudunak, finantza-tresnak balioesteko eta arriskua kudeatzeko gaitasun aurreratuak eskuratzeko interesa dutenak.
Era berean, beste arlo batzuetako tituludunak ere sartu ahal izango dira, baldin eta motibazioa, analisi kuantitatiboarekiko interesa eta ahalegin-gaitasuna erakusten badute, eta programaren mailara egokitzeko behar den laguntza akademikoa badute.
Hauetako gradu bat egin baduzu, lehentasunezko sarbidea izango duzu masterrean:
- Matematika
- Fisika
- Ekonomia
- Informatika Ingeniaritza
- Telekomunikazio Ingeniaritza
- Industria Ingeniaritza
- Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (EAZ)
- Finantzak
- Estatistika
- Datuen Zientzia
- Aktuariotza eta Aseguruen Zientziak
- Kontabilitatea eta Finantzak
- Negozio Analisia
- Enpresa eta Ingeniaritza, Matematika edo Datuen Zientzia konbinatzen dituzten gradu bikoitzak
Hortaz, ikasleak onartzeko, irizpide hauek hartuko dira aintzat:
- Ikasketa-espedientea, masterra egiteko ahalmena ematen dion batez besteko nota kontuan hartuta.
- Curriculum vitaea, masterrean onartzeko eskaera-gutunarekin batera. Gutun horretan, masterraren edukiei lotutako aldez aurreko esperientziak eta prestakuntza hori egiteko motibazioak zehaztuko dira.
- Elkarrizketa pertsonala izangaiarekin (presentziala edo onlinekoa).
- Ingeleseko titulu ofiziala (B2 – First Certificate) edo, bestela, hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko proba
Zehaztutako irizpide bakoitza ehuneko hauen arabera haztatuko da:
Masterrean sartzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa: 100etik 65 puntu.

