Praktikak eta master bukaerako lana

Titulazio ofiziala

Finantza Kuantitatiboak Unibertsitate Masterra

Egiaztatzeke dagoen titulua (*)

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

Bilbo

Hizkuntzak

Gaztelania

Modalitatea

Presencial

{name=ID_Formulario_descarga, data=, type=text, options=[]}

Katalogoa

Praktikak eta master-amaierako lana

Gure eskaintzarik gehien-gehienetan, enpresetako praktikak funtsezko elementuak dira gure ikasleak mundu errealarekin harremanetan jartzeko orduan. Mondragon Unibertsitateak 100 erakunde baino gehiagorekin ditu hezkuntza-lankidetzako hitzarmenak maisutza-ikasketetarako.

Gainera, maisutza-amaierako lanerako, Unibertsitatearen tutoretza izango duzu, bai eta enpresarena ere, finantza kuantitatiboen munduko benetako arazo bat konpontzeko.

Masterreko ikasleek herrialdeko finantza-erakunde nagusietan egingo dituzte egonaldiak, barne direla banku-erakunde nagusiak, inbertsio-funtsak, aholkularitza-enpresa nagusiak eta konpainia multinazional handietako altxortegi-departamentuak.

ZER DA MASTER AMAIERAKO LANA?

  • Master-amaierako lana (MALa) finantza-enpresa edo -erakunde bateko egonaldian egingo duzu, eta, bertan, lortutako ezagutzak benetako ingurune profesional batean aplikatuko dituzu.
  • MALa nahitaezko baldintza da masterra osatzeko, eta aukera emango dizu, tresna kuantitatiboen eta metodologia analitiko aurreratuen bidez finantza-arazo konplexu bat konpontzeko duzun gaitasuna frogatzeko.
  • Mondragon Unibertsitatearen eta enpresa lankidearen baterako tutoretza izango duzu, eta horiek proiektua garatzen lagunduko dizute, proposamenetik hasi eta azken aurkezpenera arte.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara