Lan-irteerak
Masterraren lan-irteerak
Masterra egiten duten ikasleek eskuratuko dituzten gaitasunei esker, finantza-erakundeetan, aholkularitza-enpresa espezializatuetan, funtsen erakunde kudeatzaileetan, aseguru-entitateetan, erakunde arautzaileetan eta analisi kuantitatiboa eta finantza-modelizazioa erabakiak hartzeko giltzarri diren edozein erakundetan egin ahal izango dute lan. Finantza-tresnak balioestearekin, arriskuak kudeatu eta neurtzearekin, zorroak optimizatzearekin eta estrategia kuantitatiboak diseinatzearekin zerikusia duten eginkizunak bete ahal izango dituzte, baita finantza-merkatuetan datuak analizatzeko teknika aurreratuak aplikatzearekin zerikusia dutenak ere.
Zehazki, beren karrera besteak beste lanbide-profil hauetan garatzeko gaitasuna izango dute masterreko egresatuek:
- Analista kuantitatiboa (Kuant), banku, erakunde kudeatzaile eta aseguru-entitateetan.
- Finantza-arriskuetako edo finantza-modelizazioko kudeatzailea.
- Merkataritza (trading) algoritmikoko edo kuantitatiboko estrategien garatzailea.
- Zorro kuantitatiboen kudeatzailea, aktiboen optimizazioan eta esleipenean zentratua.
- Deribatuak balioesten eta finantza-produktuen prezioak finkatzen espezialista.
- Banku edo rating-agentzietako kreditu-analista.
- Finantza-datuen analista.
- Finantza kuantitatiboen eremu akademikoko ikertzailea edo irakaslea.

