Ikas-irakas prozesua
Finantza-industriari lotutako ikaskuntza
Finantza Kuantitatiboetako Masterrean, sektorearen errealitatetik ikasiko duzu. Irakasleak bankuetan, aktiboen erakunde kudeatzaileetan, aholkularitza-enpresetan eta teknofinantzetan (fintechetan) lan egiten duten profesionalak dira.
Horien esperientziaren bidez, lehen eskutik ezagutuko duzu eredu kuantitatiboak nola aplikatzen diren finantza-tresnen balioespenean, arriskuaren kudeaketan, merkatuen iragarpenean eta inbertsio-algoritmoen garapenean.
Masterrean, curriculum-irakasgaiak eta eskola magistralak, lantegiak eta gai aurreratuei buruzko mintegi espezializatuak konbinatuko dituzu, hala nola, finantzetako ikaste automatikoa, merkatuei aplikatutako big data, blockchain edo bloke-kateak, eta aktiboen tokenizazioa edo arriskuen AA bidezko kudeaketa.
Ezagutza tekniko sendoak
Prestakuntza tekniko zorrotz eta kuantitatiboa lortuko duzu, finantza-teoria, estatistika aurreratuak, ekonometria, programazioa eta datuen analisia konbinatuz. Oinarri horrek finantza-eredu konplexuak ulertzen, garatzen eta aplikatzen lagunduko dizu, baita emaitzak zehatz-mehatz eta irizpide analitikoarekin ulertzen ere.
Proiektuak eta benetako erronkak
Finantza-erakundeekin, aholkularitza-enpresekin eta analitika aurreratuko enpresekin lankidetzan jardungo duzu, benetako datu eta egoerekin lan eginez. Erronka bakoitzak zure etorkizuneko lanbidearen errealitatea esperimentatzeko aukera eskainiko dizu, arriskua analizatzeko, simulatzeko eta kudeatzeko metodologiak aplikatuz.
Laguntza profesionala
Prozesu osoan, tutore akademiko baten orientazioa eta enpresa lankideetako adituen laguntza izango duzu, eta horiek gidatuko zaituzte proiektuen garapenean eta tresna kuantitatiborik aurreratuenen aplikazioan.
Benetako emaitzak
Erronketan eta sektoreko profesionalekiko elkarrekintzan oinarritutako ikaskuntzari esker, kontzeptuak sakonago barneratu ahal izango dituzu, masterra amaitu aurretik esperientzia praktikoa zeureganatu ahal izango duzu, eta finantza-industriaren ingurunerik aurreratuenean eta ondoen ordaindutakoan arrakastaz integratzeko prestatu ahal izango zara.

