Instalazioak eta baliabideak
Instalazioak eta baliabideak
GALARRETA CAMPUSA (ORONA IDEO)
Hernanin dagoen Galarreta campusean egin dezakezu Enpresen Eraldaketarako Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra. Berrikuntzaren ekosistema bat da campusa, non ezagutza (Mondragon Unibertsitatea), enpresa (Orona) eta ikerketa (Ikerlan) elkarlanean aritzen baitira berrikuntzarako sinergia-sare bat sortzearren.
Laborategiak, ikasgelak eta puntako teknologiaz hornitutako eremuak ditu campusak, praktikak egin, ikertu eta proiektu praktikoak gara ditzazun.
Bizi Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatean, oro har, eta Goi Eskola Politeknikoko campusetan, instalaziorik modernoenekin bizi dugu kirola, kultura eta entretenimendua. Unibertsitatea, gainera, oso inplikatuta dago ingurunearekin, eta ikasleek gizarte osoari zuzendutako gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte: azokak, aldizkaria, lehiaketak, Literatura Astea eta abar.
Gainera, PBL Day eguna antolatzen dugu urtero. Egun horretan, ikasturtean garatutako proiektu guztiak jartzen dira ikusgai, eta onenak 1.000 euroko saria lortzen du. Halaber, jornadas NIZuGu MUgituz jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu. Jardunaldi horien bidez, garapen jasangarrian, berdintasunean eta balioetan prestatu nahi zaituztegu.
Jarduera horiek guztiak, halaber, hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Mondragon Unibertsitatean, bizitzen ere ikasten da.
Zerbitzuak
- Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
- Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
- Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
- Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
- Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
- Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
- Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…
Unibertsitateko zerbitzu guztiak
Hezkuntza Behar Bereziak
Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:
- Erakundeko enpresa medikua.
- Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
- Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
- Titulu koordinatzailea.
- Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.
ARRETA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZUA
Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.
MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.
Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.
Zerbitzua doakoa da.
