Sarrera eta onarpena
Sarbidea
- Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko goi-mailako hezkuntza-erakunde batek emandako goi-mailako titulu atzerritarra duten ikasleak sartu ahal izango dira, titulu hori ematen duen herrialdean masterreko irakaskuntzetan sartzeko ahalmena ematen badute. Kasu horretan, masterrera zuzenean sartzea edo aldez aurreko prestakuntza osagarriarekin sartzea onartuko da, atzerriko tituluak aurreko paragrafoan aipatutakoekin duen parekagarritasunaren arabera.
- Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrutik kanpoko hezkuntza-sistemen arabera sartu ahal izango dira tituludunak, beren tituluak homologatu beharrik izan gabe. Horretarako, Unibertsitateak egiaztatu beharko du tituludunek Espainiako unibertsitate-titulu ofizialen pareko prestakuntza-maila dutela eta titulua eman duen herrialdean graduondoko irakaskuntzetan sartzeko ahalmena dutela. Kasu horretan, masterrera zuzenean sartzea edo aldez aurreko prestakuntza osagarriarekin sartzea onartuko da, atzerriko tituluak aurreko paragrafoan aipatutakoekin duen parekagarritasunaren arabera.
- Eskainitako plazen ehuneko 5eko erreserba ezartzen da ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortuta duten ikasleentzat, bai eta desgaitasun-egoera pertsonalei lotutako hezkuntza-laguntzaren premia iraunkorrak dituzten ikasleentzat ere, baldin eta aurreko ikasketetan baliabideak eta laguntzak behar izan badituzte hezkuntzan erabat txertatzeko.
- Salbuespen gisa eta matrikula baldintzatuarekin, GBL (edo baliokidea) gainditzen ez duten ikasleak sartu ahal izango dira, eta, gehienez, 9 ECTS kreditura arte. Salbuespen hori dakarten inguruabarrak masterraren araudian jasoko dira. Salbuespenaren egokitasuna ebatziko duen organoa Batzorde Akademikoa izango da.
Zuzeneko sarbidea
- Master honetan sartu ahal izango dira —inolako prestakuntza osagarririk gabe— aurretik honako ikasketa hauek (edo antzekoak) egin dituzten ikasleak:
- Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko tituludun guztiak.
- Gizarte eta Lege Zientzietan lizentziatuak:
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua.
- Business Data Analytics-eko Gradua.
- Estatistika Aplikatuaren Gradua
Osagarri bidezko sarbidea
Masterrean zuzenean sartu ezin denean, ikasleak “Proiektuen Kudeaketarako Sarrera” prestakuntza osagarria egin beharko du, eskatzen zaizkion gaitasunak eskuratzeko. Prestakuntza osagarria egin beharko dute aurretik honako ikasketa hauek (edo antzekoak) egin dituzten ikasleek:
- Zientzien adarreko graduatuak:
- Matematikan lizentziatua (Zientzien arloa, Matematika eta Estatistika)
- Fisika (Zientzien, Fisikaren eta Astronomiaren adarra)
- Estatistikan espezializatua (Zientzien arloa, Matematika eta Estatistika arloa).
Prestakuntza osagarria diseinatu da ikasleak autonomia handiarekin egin dezan. Hori dela eta, ikasleak hasiera eta amaiera datak adostu ditzake titulazioaren arduradun den koordinatzailearekin nolabaiteko malgutasunez, betiere, eskatutako prestakuntza egiteko duen epea eskatutako gaitasunak eskuratzeko lan egiteko nahikoa dela bermatzen bada.
Erreferentzia gisa, 3 ECTSko irakasgai baten lan-denbora 2 astekoa izango da, eta egunean 8 ordu emango dira horretan. Urtarriletik uztailera bitartean eskainiko dira heziketa-osagarriko irakasgaiak.
Dena dela, osagarri horiek ikasturtea hasi baino lehen gaindituta egon beharko dute, eta interesa duten ikasleek prestakuntza hori behar bezala kudeatu beharko dute.
Onarpena
Ikasleak onartzeko Organoa Mondragon Unibertsitateko GEPeko Batzorde Akademikoa da.
Sartzeko baldintzak beteta, ikasleak onartzeko bi irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Ikaslearen espediente akademikoa.
- Ikasleen curriculum akademikoa (aurretiazko prestakuntza egiaztatua)
Ikasleei ingeleseko B2 maila edo baliokidea eskatuko zaie masterrean onartuak izan ahal izateko (Europako Hizkuntzetarako Erreferentziazko Esparru Komuna: Ikaskuntza, Irakaskuntza, Ebaluazioa), ikasleek behar besteko maila dutela bermatzeko, jarraipena eta ikasketa bermatzeko eta aurreikusitako emaitzak lortzeko. Gainera, gaztelania ez bezalako hizkuntza ofiziala duten atzerriko ikasleei gaztelaniako B2 maila edo baliokidea eskatuko zaie.

