Sarrera eta onarpena

Titulazio Ofiziala

Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ECTS

Pres.: 1 urte

Online: 1,5 - 3 urte

Campusa

Donostialdea

Plazak

30 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

Online

PDF Katalogoa

Leku Kopurua

Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 30 da.

 

Sarrera

a) Master honetan sartu ahal izango dira -formazio osagarririk gabe- aurretiaz arlo hauetako ikasketak egin dituzten eta Espainiako unibertsitate titulu hauetakoren bat daukaten ikasleak:

  • Ingieneria
  • Arkitektoak

b) Master honetan sartu ahal izango dira ondoren zehazten diren arloetako tituluak dituzten ikasleak, betiere Enpresa Kudeaketaren Oinarriak gaiko 4 ECTS egiten ari badira —lehenago egin ez badute—:

  • Zientzak
  • Gizarte zientziak eta juridikoak
  • Osasunaren zientziak

c) Master honetan sartu ahal izango dira ondoren zehazten diren arloetako tituluak dituzten ikasleak, betiere 8 ECTS Enpresa Kudeaketaren Oinarriak (4 ECTS) eta Estatistika (4 ECTS) ikasgaien artean banatuta egiten ari badira -lehenago egin ez badute-:

  • Arteak eta humanitateak

d) Halaber, Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparrutik kanpokoak diren hezkuntza sistemetako tituludunak ere sartu ahal izango dira, tituluak homologatu beharrik gabe, baldin eta Unibertsitateak egiaztatzen badu titulu horiek Espainiako unibertsitate titulu ofizialei dagokien pareko prestakutza maila dutela, eta titulua eman duen herrialdean graduatu ondoko ikasketak egiteko gaitasuna adierazten badute. Kasu horretan, masterrean zuzenean sartzea onartuko da, edo aurretiazko formazio osagarriarekin, tituluak aurreko b) eta c) ataletan aipatutako aurretiazko gaietako jakintza arlo bati eta baldintzei atxikitzen bazaie.

Aurretiazko prestakuntza ikastaroak ekainaren bigarren hamabostaldian hasiko dira eta on-line egingo dira, ekainean eta uztailean zehar.

 

Onarpena

Ikasleak onartzeaz arduratzen den organoa Masterraren Irakaskuntza Koordinatzeko Batzordea da.

Ikasleak onartzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Ikaslearen espediente akademikoa
  • Elkarrizketa pertsonala hautagaiarekin, eta
  • Ikasleei ingeleseko B2 maila eskatuko zaie masterrean onartuak izan ahal izateko (Europako Hizkuntzetarako Erreferentziazko Esparru Komuna: Ikaskuntza, Irakaskuntza, Ebaluazioa), ikasleek behar besteko maila dutela bermatzeko, jarraipena eta ikasketa bermatzeko eta aurreikusitako emaitzak lortzeko. Eta gaztelania ez bezalako hizkuntza ofiziala duten atzerriko ikasleei gaztelaniako B2 eskatuko zaie (Europako Hizkuntzetarako Erreferentziazko Esparru Komuna: Ikaskuntza, Irakaskuntza, Ebaluazioa).

Unibertsitatea baino gehiago gara