Ikas-irakas prozesua
Titulazio Ofiziala
Unibertsitate Masterra Energia eta Potentzia Elektronikan
Iraupena
120 ECTS
2 urte
Campusa
Arrasate-Mondragón
Plazak
24 plaza
Hizkuntzak
Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Presentziala
PDF Katalogoa
Metodologia
Ikasketak eta hezkuntza proiektua gizartearen behar berrietara egokitzeko asmoz, eta bide batez Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruan jasotako eraldaketa izpirituarekin bat eginez, hezkuntza eredu berritzaile baten sorrera abian jarri da.
Hezkuntza eredu hau ikasleak konpetentziez jabetzean oinarritzen da. Horretarako, ikaste emaitzen ebidentzien jasoketa, ikasleen aprendizaiaren ebaluaketa jarraia eta globala, plangintza akademikoan txertatutako lan-ikaste partekatzea, nazioarteratzea eta aprendizaiarako metodologia aktiboen erabilera sustatzen da.
Ikasleek ikaskuntza prozesuan parte hartzea sustatzen duten metodologia aktiboetan zentratzen da prozesu didaktikoa eta horretarako, arazoetan oinarritutako ikaskuntza gakoa da, zeina diziplina anitzeko proiektuen bidez gauzatzen den.
Ikasleen aprendizaien ebaluaketa jarraia da seihilekoetan zehar, irakasleek emandako atzeraelikadura elementu garrantzitsu bat izanik.