Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Energia eta Potentzia Elektronikan Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1.5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

24 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045960, type=text, options=[]}

Katalogoa

Instalazioak eta baliabideak 

Energia eta Potentzia Elektronika Unibertsitate-Masterra Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko campusean ematen da.

Arrasateko Campusa

Energia eta Potentzia Elektronika Unibertsitate-Masterra Arrasaten ikasi ahal izango duzu. Bertan, elkarren artean oso hurbil dauden 3 eraikinetan banatuta daude gure instalazioak. Iturripe egoitzan, zure prestakuntzarako beharrezkoak diren instalazioez gain (ikasgelak, liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalazioak, kafetegia eta erabilera anitzeko hainbat gela dituzu eskura. Bestalde, handik oso hurbil, Uribarri eta Garaia egoitzak daude. Garaia Berrikuntza Gunean daude kokatuta, eta laborategirik puntakoenak dituzte praktika batzuk bertan egiteko.

 

 

Laborategiak eta Beste Instalazioak

PBL Laborategia

 Ekipamendua:

  • Mahaiak, aulkiak, proiektagailua eta arbela
  • Hargune elektriko trifasikoa
  • Ekipamendu honekin: osziloskopioak eta PBL aldirako hainbat material.
  • Nagusiki bigarren seihilekoko PBLa lantzeko eta txandakako praktiketan erabiltzen da.

Honetarako erabiltzen da:PBLa lantzeko eta txandakako praktiketarako

 

Haize Tunelaren Laborategia 

 Ekipamendua:

Badago haize tunel bat aukera ematen duena turbina eolikoen ezaugarritze esperimentala egiteko eskala txikian.

Haize tunelari esker, 0tik 100 km/h-ra bitarteko haize abiadura programagarria lor daiteke 1,5 m-ko diametroa duen azalera zirkular batean. Horretarako, 30kW-eko potentzia duen erregulagailu integratua erabiltzen da.

  • Topologia desberdineko turbina eolikoak
  • Bihurgailu elektronikoak energiaren bihurketa egiteko.
  • dSPACE plataformak, haize turbinak kontrolatzeko.

Honetarako erabiltzen da: lehen ikasturteko ikasleek darabilte bigarren seihilekoko PBLan.

 

Ibigailu Elektrikoaren Laborateguia

 Ekipamendua:

  • Autoentzako garabi bat.
  • Bi Reva ibilgailu elektriko birkonfiguragarri, garapen elektriko berri posibleak baliozkotzeko plataforma izateko modukoak.
  • Ford ibilgailu elektriko birkonfiguragarri bat, garapen elektriko berri posibleak baliozkotzeko plataforma izateko modukoa.
  • PXI datuak eskuratzeko National Instrumentsen  bi sistema.
  • Honetarako erabiltzen da: MAL proiektuan dabiltzan ikasleek eta lehen ikasturteko eta bigarren seihilekoko ikasleek darabilte PBLrako (plataforma esperimentala garapen fasean dago).

 

 

Behe Tentsioko Laborategia

 Ekipamendua:

  • Maila anitzeko bihurgailuen plataforma esperimentalak: 3 maila, 4 maila eta 5 maila.
  • Motor bankaden plataforma esperimentalak: estatore eta errotore bidez bi aldiz elikatutako makinak, makina linealak; potentzia, tentsio eta ezaugarri mekaniko desberdineko makina sinkrono eta asinkronoak.
  • Neurketa eta monitorizazio ekipamenduak: ganbera termografikoa, elikatze iturriak, isolagailuak, potentzia anplifikadoreak, etab.

Honetarako erabiltzen da: une batzuetan, lehen ikasturteko ikasleek darabilte lehen seihilekoko PBLan, eta MALa lantzen ari diren ikasleek batez ere.

 

Energia Biltegiratzeko Laborategia 

 Ekipamendua:

  • DC elikatze iturri programagarria (2.4kW).
  • DC karga programagarria (2.6kW).
  • Bateriak testatzeko sistema.
  • 1 kW-eko AD/DC bihurgailua.
  • Isolamendu galbanikoaren neurgailua.
  • Saiakuntzetarako labeak.

Honetarako erabiltzen da: MALa lantzen ari diren ikasleek darabilte.

 

Elementu Magnetikoak Ezaugarritzeko Laborategia

 Ekipamendua:

  • Material gogorrak ezaugarritzeko gailu bat (iman iraunkorrak). Magnet Physics etxeko Permagraph.
  • Material bigunak ezaugarritzeko gailu bat (txapa magnetikoak eta beste eroale magnetiko batzuk). Magnet Physics etxeko Hysterisgraph.
  • Material gogorretarako magnetizagailu bat, M-Pulse Magnetizer 2k4sd etxekoa (Energy=4000Ws, max Current 30kA).

Honetarako erabiltzen da: MALa lantzen ari diren ikasleek darabilte.

 

Tentsio Ertaineko Laborategia 

 Ekipamendua:

  • Sarrerako transformadore 2: 30kV/2x690V, 50Hz, 2MVA.
  • Tentsioak konfiguratzeko koadroa:
  • AC tentsioak: 400VACtik 4780VACra. 4MVA
  • DC tentsioak (diodo artezgailuekin): 565VDCtik 6452VDCra. 4MVA
  • Potentzia handiko makina elektrikoen bibrazioak isolatzeko masa sismikoa.

Honetarako erabiltzen da: MALa lantzen ari diren ikasleek darabilte.

 

Energia Laborategia

 Ekipamendua:

  • mahaiak, aulkiak, proiektagailua eta arbela
  • Hargune elektriko trifasikoa
  • Ekipamendu honekin: osziloskopioak eta PBL aldirako hainbat material.
  • Etorkizunera begira, DC mikrosarea instalatuko da, eraikinaren sabaian instalatutako panel fotovoltaikoei eta garajeko bateriei konektatuta.

Honetarako erabiltzen da: PBLa lantzeko.

Bizi Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatean, oro har, eta Goi Eskola Politeknikoko campusetan, instalaziorik modernoenekin  bizi dugu kirola, kultura eta entretenimendua. Unibertsitatea, gainera, oso inplikatuta dago ingurunearekin, eta ikasleek gizarte osoari zuzendutako gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte: azokak, aldizkaria, lehiaketak, Literatura Astea eta abar.

Gainera, PBL Day eguna antolatzen dugu urtero. Egun horretan, ikasturtean garatutako proiektu guztiak jartzen dira ikusgai, eta onenak 1.000 euroko saria lortzen du. Halaber, jornadas NIZuGu MUgituz jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu. Jardunaldi horien bidez, garapen jasangarrian, berdintasunean eta balioetan prestatu nahi zaituztegu.

Jarduera horiek guztiak, halaber, hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Mondragon Unibertsitatean, bizitzen ere ikasten da.

 

Zerbitzuak

  • Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
  • Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
  • Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
  • Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
  • Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
  • Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
  • Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…

Unibertsitateko zerbitzu guztiak

 

Hezkuntza Behar Bereziak

Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

  • Erakundeko enpresa medikua.
  • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
  • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
  • Titulu koordinatzailea.
  • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.

ARRETA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZUA

Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.

MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.

Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.

Zerbitzua doakoa da.

Unibertsitatea baino gehiago gara