Lan irteerak

Titulazio ofiziala

Adimen Artifizialeko Unibertsitate Masterra

* (Egiaztatze-Baimentze prozesuan UNIBASQen)

Iraupena

90 ECTS

1.5 urte

Campusa

Bilbao AS Fabrik (Zorrozaurre)

Plazak

30 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1711602, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Lan irteerak

Adimen Artifizialeko Unibertsitate Masterrean eskuratuko dituzun ezagutzei esker, gaur egungo erronkei aurre egiteko profil profesional bat eskuratuko duzu. Aurrerapen teknologiko eta digitalen ondorioz bizi dugun gizarte eraldaketan, masterrean eskuratutako teknika ezberdinen bitartez hurrengo rolak bete ahal izango dituzu:

ADIMEN ARTIFIZIALEKO INGENIARIA

Adimen Artifizialean oinarritutako sistemak diseinatu, garatu eta mantentzeko gai den profesionala izango zara, benetako problematikak modu independentean konpontzeko gai direnak.

AA DATU-ZIENTZIALARIA

Datu-multzo handiak aztertu eta interpretatzeko funtsezko rola izango duzu, ikaskuntza automatikoko teknikak, datuen analisia, estatistika eta programazioa konbinatuz, informazio baliotsua ateratzeko eta arazo konplexuak konpontzeko gai izango zara.

ADIMEN ARTIFIZIALEKO IKERTZAILEA

Adimen artifizial eta datuen ingeniaritzan lortutako ezagutzekin algoritmo eta teknika berriak ikertu, diseinatu eta garatuko dituzu.

 

AA DATU ANALISTA

Erronkei erantzuna emateko, datu bilketan, prozesamenduan, eraldaketan eta azterketan espezializatutako profesionala izango zara.

DATUEN INGENIARIA

Datuen fidagarritasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko, azpiegituren arkitekturaren diseinu, garapen eta mantentze lanen arduraduna izango zara.

MLOPS-EN ESPEZIALISTA

Ikasketa automatiko sistemen bizi-zikloaren fase ezberdinetan metodo egokiak ezarriz, produkzio inguruneetan ikasketa automatiko sistemen diseinu, hedapen eta hobekuntzan lan egingo duzu.

 

ADIMEN ARTIFIZIALEAN ADITUA

Ezagutza tekniko eta praktiko sakonarekin, enpresa edo erakundeetan Adimen Artifizialaren estrategiaren koordinatzailea izango zara.

ADIMEN ARTIFIZIALEKO PROIEKTUEN ZUZENDARIA

Adimen Artifizialaren oinarritatutako proiektuak gauzatu eta zuzenduko dituzu.

 

AA-RI BURUZKO IKERKETA UNIBERTSITATEAN

Mondragon Unibertsitateko irakasleek irakaskuntza eta ikerketa-jarduera uztartzen dituzte, eta, horretarako, unibertsitateko hainbat ikerketa-taldetan integratzen dira. Bideo honetan, unibertsitateko hainbat kidek enpresekin garatzen dituzten adimen artifizialeko proiektuak azaltzen dituzte.

Unibertsitateak ikasleen artean prestakuntza duala sustatzen duenez, masterra gauzatu bitartean proiektu horietan edo antzekoetan parte hartzeko aukera ere izan ahalko duzu. Eta nork daki, agian doktore-tesi bat egitera animatzen zara eta gure taldean bat egitera.

Unibertsitatea baino gehiago gara