Helburuak eta konpetentziak

Titulazio ofiziala

Adimen Artifizialeko Unibertsitate Masterra

* (Egiaztatze-Baimentze prozesuan UNIBASQen)

Iraupena

90 ECTS

1.5 urte

Campusa

Bilbao AS Fabrik (Zorrozaurre)

Plazak

30 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1711602, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Helburuak eta gaitasunak

Adimen Artifizialeko Unibertsitate Masterraren helburu nagusia da ikasleak prestatzea Adimen Artifizialean oinarritutako sistema berritzaileak diseinatu, sortu, hedatu eta mantentzeko gai izan daitezen. Sistema horiek problematika eta egoera ugariri erantzuna emango diete, betiere datuen ikuspegitik jorratuta.

 

Adimen Artifizialerako Oinarriak eta Teknikak

Matematikan, Aljebran, Estatistikan, Datuen Meatzaritzan eta Pythonen Programazioan beharrezko ezagutzak eskuratuko dituzu, Adimen Artifizialaren esparruan aplikatzeko.

Ikaskuntza Automatikoa

Hainbat egoeretan ikasi eta aplikatuko dituzu ikaskuntza automatikoaren paradigma tradizionalak, hala nola gainbegiratu eta gainbegiratu gabeko ikuspegia, ikaskuntza sakona, eta paradigma berriak ere, hala nola errefortzu sakoneko ikaskuntza, etengabeko ikaskuntza eta transferentzia bidezko ikaskuntza. Era berean, ereduen eta iragarpenen interpretagarritasuna aztertzen ikasiko duzu.

 

Datuen Ingeniaritza

Datuen eta adimen artifizialeko proiektu baten bizi-zikloa ulertu eta landuko dituzu, modeloak hedatzen eta mantentzen ikasiz, eta datuen tratamendu eta kudeaketa optimoa ere ingurune banatuetan eta Big Data paradigmetan.

bidaiak

Adimen Artifizialeko tekniken bidezko optimizazioa

Adimen artifizialean oinarritutako hainbat ikuspegi eta optimizazio-metodo ikasiko dituzu, analitikoak zein ez-analitikoak. Era berean, programazio linealaren eta ebolutiboaren printzipioak landuko dituzu, baita helburu anitzeko optimizazio-algoritmoak ere.

 

Erronka praktikoak

Ikasgelan eskuratutako ezagutza teoriko guztiak benetako arazoetan aplikatzeko gai izango zara, bere sektorean punta-puntakoak diren enpresa desberdinekin parte hartuz.

Unibertsitatea baino gehiago gara