Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Multimedia Diseinu Grafikoa Nazioarteko Gradu Bikoitza
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Multimedia Diseinu Grafikoa nazioarteko gradu bikoitza
Komunikazio bisualaren bi arlo estrategikoak ezagutzeko prest?
Gradu bikoitz honek komunikazio bisualaren bi arlo estrategiko uztartzen ditu: alde batetik, ikus-entzunezko edukiak sortzeko gaitasun profesionala eta bestetik, diseinu gra_ikoaren oinarri tekniko eta kontzeptual sendoak. 5 urteko ibilbide akademiko trinkoa da, NAZIOARTEKO esperientzia barne hartzen duena. Graduaren helburua bi profilak menderatzen dituen pertsonak garatzea da.
Nazioarteko esperientzia bizi nahi duzu?
- Bizi nazioarteko esperientzia bat zure graduan!
- Euskal Herritik Mexikora: bizi zure ikasketen lehen bi urteak Aretxabaletako campusean.
- Etapa berria 3. urtean: sakondu zure ezagutza Mondragon Mexico Unibertsitatean (Querétaro). Amaiera borobila: gradua Euskal Herrian amaituko duzu, nazioarteko esperientzia ahaztezin bat bizi ondoren.
Adituengandik ikasi
Unibertsitateko irakasleekin batera, graduan parte hartuko dute sektorean lanean ari diren profesional eta adituak. Horrela, egun lanean ari diren sektoreko profesional espezializatuen eskutik jasoko dituzu eskolak eta tailerrak bai Aretxabaletako campusean eta baita Mexikon ere: telebistako aurkezleak, zine zuzendariak, diseinatzaile grafikoak, web garatzaileak, community managerrak, komunikazio zuzendariak…
Ikasi ikasgelan, sakondu enpresan!
Komunikazio eta diseinu grafiko multimediaren mundua ez da ikasgelan amaitzen. Egin praktikak sektoreko enpresa nagusietan edo proposatu zuk zeuk zeure bidea. Bertatik bertara ezagutuko duzu zure etorkizuneko lanbidea, jarri ikasitakoa praktikan eta eman lehen pausoak sektorean. Gainera, DUAL ibilbidea hautatzeko aukera izango duzu!


