Perfil de egreso
Titulazioa
Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-Mailako Teknikaria
Familia profesionala: Elektrizitatea eta Elektronika
Iraupena
1. maila 990 ordu
2. maila 1010 ordu
Fakultatea/Campusa
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa
Hizkuntzak
Euskara
Modalitatea
Presentziala
PDF Katalogoa
Egresatuen profila
Hau da Fabrikazio Mekanikoko Ekoizpen Programazioko goi mailako teknikarien profil profesionala:
Konpetentzia teknikoei dagokienez:
- Mekanizazio, konformazio eta muntaketako lanak planfikatu, prest jarri eta gauzatuko dituzu, bai ESKUKO ekipoetan, bai ekipo AUTOMATIKOETAN.
- Fabrikazio mekanikoko ekoizpena planifikatu eta kontrolatuko duzu.
- Fabrikazio mekanikoko produktuen edota prozesuen kalitatea kontrolatuko duzu.
Zeharkako konpetentziei dagokienez
- Lantaldeetan parte hartuko duzu, eta erabakiak hartuko dituzu, egin beharrekoak zorroztasunez onartuta.
- Ikasketak garatuko dituzu zure kabuz, aurrerapen teknologikoei eta bezeroen premiei erantzuteko.
- Ingurunearekin komunikatuko zara, modu eraginkorrean, eta zure eremuari lotutako alderdien gaineko informazioa emango duzu.
Profil profesional horrekin, MGEPeko goi mailako teknikaria zarenez, lanpostu eta lan hauetarako prestatuta egongo zara:
- Epe laburrera:
- Fabrikazio mekanikoko teknikaria.
- Produktuen eta prozesuen kalitateko teknikaria.
- Makina automatikoen programatzailea.
- Epe ertainera/luzera:
- Fabrikazio mekanikoko ekoizpen lerroen arduraduna.
- Fabrikazioko ekipoetako langileen arduraduna (Taldeburua).
- Ekoizpenaren programatzailea.