Roomshare
Roomshare: gela eta pisukideak aurkitzeko plataforma
Roomshare ikasleei gela eta pisukideak bilatzen laguntzen dien plataforma bat da. Partekatutako ostaturako sarbidea errazagoa izatea du helburu, gela bila ari diren pertsonak etxebizitza erabilgarriekin eta elkarrekin bizi nahi duten beste ikasle batzuekin konektatuz
Horrez gain, egunerokotasunean elkarbizitzari laguntzen dioten tresnak ditu plataformak, hala nola, etxeko lanen antolaketa, gastuen kudeaketa eta banaketa, eta barne txat batbizikideen arteko komunikazioa errazteko.
Tresna honen bitartez, ikasleek euren beharretara egokitutako ostatu aukerak aurkitu ditzakete, baita pisukide potentzialak modu arin eta antolatuan ezagutu ere, egonaldi akademikoan esperientzia hobea izan dezaten lagunduz.
Unibertsitateak ez ditu etxebizitzak zuzenean kudeatzen, baina ikasleei etxebizitza bilatzen laguntzeko ematen du informazioa.
Informazio Gehiago