Helburuak eta barne funtzionamendua

Helburuak

Biteri ikastetxe Nagusiak Mondragon Unibertsitatearen eta Eskola Politeknikoaren helburu eta estrategiak bereak egiten ditu, baina bereziki heziketa proiektu propioa eskaintzen du, curriculum akademikoaren osagarri diren aspektuak azpimarratzen saiatuz.

BARNE FUNTZIONAMENDUA

Ikastetxe Nagusiko Koordinazio Taldeak du beronen gidaritzaren ardura eta bere erabakia da ardura hori egoiliar guztiekin banatzea. Ikastetxe Nagusiak erkidego bat osatzen du, horrela izaki eguneroko elkar bizitza eta parte hartzea oinarrizko zutabe dira.