Etxebizitza Soziala

Graduondoko ikasle solidarioentzako udal-pisuak

Graduondoko ikasle solidarioentzako udal pisuen programaren barruan, Mondragon Unibertsitateak hiru plaza ditu.

Pisu horietan sartu ahal izateko honako hauek dira baldintzak:

  • Mondragon Unibertsitateko graduondoko ikaslea izatea.
  • Alokairu partekatuko erregimenean, 55 euroko prezio sinbolikoan (argindarraren eta uraren gastuak ez daude sartuta).
  • Poiektu komunitarioetan eta ahultasun-egoeran dauden kolektiboei laguntzen jardutea Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra auzoetan.

Esleipena

Mondragon Unibertsitateko 3 plazak hauen esleipena egiteko kontuan hartuko dira:

  • Eskaria egiten duenaren zaurgarritasun-baldintza bereziak (erbesteratuak, asilo politikoa eskatzen dutenak...)
  • Jatorri geografikoa, Latinoamerikatik datozen ikasleak lehenetsiz.
  • Lan solidarioan esperientzia izatea
  • Esleitutako Mondragon bekaren ehunekoa.

Eskaera Prozedura

Dokumentazioa 2026ko uztailaren 1a baino lehen entregatu behar da helbide honetan: support@mondragon.edu

Ebazpena eta Esleipenak

Ebazpena eta plazen behin-behineko esleipena 2026ko uztailaren 8an eskaera egin duten guztiei beren egoeraren berri emango zaie..

Esleipendunak 2026ko uztailaren 10erako onartzea.

Prozesu hori amaitu ondoren, plaza librerik baldin badago, itxaron-zerrendara joko da.

Hala ere, plaza librerik geratzen bada, ezohiko deialdi bat egingo da.

Oharra: Mondragon Unibertsitateak plaza esleitzen duenetik aurrera, Bilboko Udalak zuzenean jarraituko du prozesua ikasleekin. Giltzak emateko eta proiektu soziala esleitzeko, gutxi gorabeherako data 2026ko urriaren erdialdea izango da

 

Harremanetarako Pertsona