Nola heldu mondragon unibertsitatera

Nola Heldu

Unibertsitateko bulego nagusia Arrasaten dago, Gipuzkoako hego mendebaldean, Gasteiztik 30 kilometrotara, Bilbotik 55 kilometrotara eta Donostiatik 80 kilometrotara.

Arrasate-Mondragon, Debagoiena bailarako hiri nagusia da 25.000 biztanlerekin.

mapa con localizaciones

Mondragon Unibertsitateko Fakultateak, kokapen desberdinak dituzte, mapan ikus dezakezun bezala.

Hegazkinez

Aireportua. Arrasatetik hurbilen dagoen nazioarteko aireportua, Bilboko nazioarteko aireportua (Loiu) da. Arrasatetik 56 kilometrotara dago. Donostia inguruan dauden Fakultateetarako berriz, aireportu egokiena, Miarritzeko aireportua (Anglet/Angelu, Francia) da.

JAKINARAZPEN GARRANTZITSUA: Aireportutik Arrasatera dagoen garraio zerbitzu urria dela eta, ez da komeni astelehenetik ostiralera, 18:00ak ondoren heltzea. Ez badago beste aukerarik, nazioarteko bulegoak, garraio zerbitzu bat antola dezake taxi bidez, ikasleak ordaindu beharko duen 90€ autoko kostuarekin (zenbat eta ikasle gehiago elkartu taxi bakoitzean, txikiagoa izango da bakoitzak ordaindu beharreko kopurua).

Behin Bilboko aireportura heldu ondoren, bi aukera daude Arrasatera heltzeko:

Bilboko nazioarteko aireportutik (1. aukera)

  • 1. urratsa: Autobusa aireportutik Bilbora (Termibus autobus geltokia) Bizkaibus (Bizkaibusek kudeatutako autobus zerbitzua).
  • Aukeratu "nondik / Bizkaiko udalerriak / LOIU" - "nora / Bizkaiko udalerriak / BILBAO"
  • • Ondoren aukeratu BILBAO-Aeropuerto/Aireportua -. Ordutegia "egutegia").
  • 2. urratsa: Autobusa Bilbotik Arrasateko autobus geltokira
  • PESA (zuzena) (Pesa autobus enpresak kudeatutako zerbitzua),
  • BIZKAIBUS (Bizkaibus autobus enpresak kudeatutako zerbitzua).

Bilboko nazioarteko aireportutik (2. aukera)

  • Zuzeneko autobusa aireportutik Arrasatera Pesa autobus zerbitzuarekin. Mesedez, sar zaitez www.pesa.net helbidean, aireportutik Arrastera dagoen zerbitzuaren ordutegiak ikusteko

Autoz

Arrasate oso ondo konektatuta dago autobidez Gasteiz, Bilbo eta Donostiarekin.