Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Atzerriko egonaldia zure ikasketak Mondragon unibertsitatean egiten

Mondragon Unibertsitatean ikasketekin jarraitzen duzun bitartean atzerrian egonaldi bat pasatzea gustatuko balitzaizuke, web orriaren atal honetan informazio baliogarria aurki dezakezu aukera desberdinei eta zure eskaeraren kudeaketari buruz.

Huhezi ikasi esp

2017-2018ko deialdia

Baldintzak

Atzerrian egonaldi bat egin nahi duten ikasleek, aukeratuak izateko jarraian azaltzen diren baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Ingeles maila egiaztatu:
  • Cambridge First Certifiate edo IELTS 5.0 edo TOEFL 500 maila erakutsi behar da. Bereziki kontuan hartuko dira azken bi urtetan eskuratutako agiriak.
  • Horrelako ziurtagiririk izan ezean, HUHEZIn hizkuntza azterketa egin beharko da maila hori egiaztatzeko.
  1. Espediente akademiko garbia:
  • Eskaera egiterakoan, espedienteko materia guztiak gaindituta.
  • Egonaldia izango den ikasturtea hastean, materia guztiak gaindituta.

Baldintza hauek betetzen badira, eskaera orria bete daiteke eta ondoren ikaslearen kasu pertsonala aztertuko da, nahiz eta lehentasuna ez izan. Jarraian aurki daiteke eskaera egiteko bete beharreko dokumentua.

doc

eskaera orria

Prozedura

Jarraitu beharreko prozedura:

  • Bilera informatiboak. Udazkenean egiten dira Fakultatean. Bilera hauen datak eta ordutegiak postaz bidaltzen zaizkie ikasle guztiei eta Nazioarteko oholean ere jartzen dira.
  • Eskaera orria. Nazioarteko Harremanen Buruari entregatu. Aukera gusutukoenaren arabera ordenatu eskaera eta kontuan izan ikasturteko deialdi bakarra egoten dela.
  • Hizkuntza gaitasun agiria. Nazioarteko Harremanen Buruari entregatu. Apirila aldera, behar duenak Hizkuntza Frogak egiten ditu.
  • Ikasleen aukeraketa. Ikasleen aukeraketarako irizpideak ezagutzeko araudia begiratu
  • Atzerrian eskaera egin. Azken hitza atzerriko unibertsitateak du, bertan ikaslea onartua izan behar da. Honi buruz informazio gehiago jasotzeko begiratu ARAUDIA.
  • Bidaia. Lehenengo lauhilabetean ateratzen direnak abuztuaren erdialdean edo iraila hasieran bidaiatzen dute. Bigarren lauhilabetean doazenak urtarrilaren hasieran edo otsailaren hasieran bidaiatzen dute. Informazio gehiago jasotzeko begiratu araudia

 

Araudia

Erasmus eta atzerriko egonaldiaren informazio zehatz guztia araudian dago. Jarraian atxikituta aurki daitekeen dokumentu hau irakurri beharrekoa da atzerrian egingo den egonaldiari buruzko informazio baliagarria izateko.

pdf

Araudia

 

Hurrengo pausoak

Behin atzerrian ikasteko eskaera onartua izan denean hainbat pauso bete beharko dira egonaldi egiteko eta MONDRAGON UNIBERTSITATEari dagozkion betebehar guztiak burutzeko.

Documentazioa

Jarraian atzerriko egonaldia burutu eta gero Mondragon Unibertsitatera ikasleak ekarri beharreko dokumentuak azaltzen dira:

Transcrip of records

Dokumentu hau HUHEZIko Nazioarteko buruari entregatu behar zaio. Kasu batzuetan ikasleei ematen diete eta beste batzuetan plataforman jartzen dute. Badira kasu batzuk non zuzenean Nazioarteko buruari bidaltzen dioten, hala bada, emailez abisatu. Ikaslearen ardura da hau lotuta eta bideratua uztea.

Certificate of attendance / Certificate end of studies

Dokumentu hau Mondragon Unibertsitateko Errektoretzan entregatu behar da (Arrasaten).

doc

CERTIFICATE OF ATTENDANCE / CERTIFICATE END OF STUDIES

Learning agreement

Dokumentu hau Mondragon Unibertsitateko Errektoretzan entregatu behar da (Arrasaten). Atzerrira joan aurretik ikasleak eta MUk dokumentu hau sinatu beharko dute eta amaieran ikasleak atzerriko unibertsitatearen sinadurarekin ekarri beharko du. Jarraian atxikituta aurki daite dokumentu hau.

doc

LEARNING AGREEMENT FOR STUDIES