Deialdia

Deialdia

Baldintzak

Hizkuntza ofiziala edo gehiengoduna ingelesez den destinoetan, esleitutako erakundeak eskatzen duen ingeles maila egiaztatu:

  • B2 maila, Cambridge First Certificate, IELTS 5.0 edo TOEFL 500 maila erakutsi behar da. Bereziki kontuan izango dira azken bi urteetan eskuratutako agiriak.
  • Ikasleak horrelako ziurtagiririk ez badu, HUHEZIn hizkuntza azterketa egiteko aukera izango du, maila hori duela egiaztatzeko.

Europako beste hizkuntzaren batean B2 maila izanez gero, jarri mesedez harremanetan nazioarteko arduradunarekin.

Espediente akademikoa

  • Studies egonaldia EAEtik kanpo egin ahal izateko modulu bakarra izan daiteke gainditu gabe, eta ezingo da izan practicuma barne hartzen duen modulu bat. Hau da, aurretiko practicumen moduluak gaindituta izan behar dira, eta modulu bakarra izan gainditu gabe.
  • Nahiz eta esleipen momentuan baldintza akademikoak bete, ikasturtean zehar graduko koordinazio batzordeak, ikasleak mugikortasun programan parte hartzeko baldintza akademiko guztiak betetzen ez dituela ondorioztatzen badu, araudi akademikoaren arabera, mugikortasunetik kanpo geldituko da.
  • Itxaron zerrendan baldintza akademikoak betetzen dituen ikaslerik balego, honi eskainiko zaio libre geratu den tokia.

Oharra: hautatuak izateko orduan, lehentasuna izango dute dagoeneko atzerrian egonaldirik egin ez duten ikasleek. Gure asmoa da ahalik eta ikasle gehienek izatea atzerrian egonaldi bat egiteko aukera.

Prozedura

  • Aurkezpenak
  • Destinoen esleipena
  • Nominazioa
  • Matrikulazio prozesua
  • Egonaldiaren aurreko beste dokumentu batzuk