17/18 deialdia

2017-2018ko deialdia

Baldintzak

Enpresagintza Fakultateak kudeatzen duen ATZERRIAN IKASI programa hurrengo baldintzak betetzen dituen ikasleari zuzendua dago:

  1. ESKAERA EGITERAKOAN lehenengo mailako materia guztiak gaindituta izan beharko dituzte.
  2. ATZERRIKO UNIBERTSITATEAK ESKATUTAKO ETA EZARRITAKO BALDINTZEN ARABERA, B2 edo C1 hizkuntza maila dutela egiaztatu beharko dute.
  3. Aipatutako hizkuntza mailak egiaztatzen ez dituen ikasleak hurrengo proba espezifiko gainditu beharko du: Atzerriko Unibertsitateak eskatutako Common European Framework of References of Languages mailaren baliokidea izango den proba.

Eskaeraren aurkezpena, atxikituta aurkitu daitekeen ESKAERA ORRIAdokumentu arautuaren arabera egingo da.

doc

Eskaeraorria

Prozedura

  • Eskaera aurkeztu. Atzerriko egonaldia egiteko eskaera aurkezteko bi dokumentu entregatu beharko dira. Alde batetik, ESKAERA ORRIA izeneko dokumentu arauta bete beharko da eta beste alde batetik, ikasleak aukeratutako lekuaren zergatiak azaldu beharko ditu gomendu gutun baten bitartez.
  • Hizkuntza gaitasun agiria. B2 edo C1 ziurtagiria duen ikasleak egiaztapen ofiziala entregatu beharko du Mudleko plataforman. Hizkuntza maila egiaztazen ez duen ikasleak proba espezifiko bat gainditu beharko du. Honi buruzko informazio gehiago aurkitzeko begiratu ARAUDIA.
  • Ikasleen aukeraketa. Aukeraketarako irizpideak ezagutzeko begiratu ARAUDIA. Aukeratuta izan diren ikasleek jarraian dagoen ONARPEN ESKUTITZA bete eta sinatu beharko dute
  • Atzerrian eskaera egin. Atzerrian eskaera egiteko kudeaketa lanak Nazioarteko Harremanetako arloko arduradunaren laguntzarekin egingo dira. Honi buruzko informazio gehiago aurkitzeko begiratu ARAUDIA.
  • Egonaldia. Atzerriko Unibertsitateko egonaldia Enpresagintzako Fakultateko dagokion irakasle-tutoreak jarraituko du, matrikulatutako ikasturtearen arabera.

doc

ikaslearen
onarpena