Hurrengo urratsak

Hurrengo pausoak

Jarraian, atzerrira joan aurretik, atzerriko egonaldiak dirauen bitartean eta atzerritik itzultzean eduki beharreko, bete beharreko eta entregatu beharreko dokumentuak azaltzen dira.

Atzerrira joan aurretik

  • OLS (Online Language Support).. Ezinbestekoa da prozedura hau jarraitzea ERASMUS + programan eta ikasleek froga bat egin beharko dute atzerriko hizkuntza maila ebidenziatzeko. Prozedura honi buruzko informazio gehiago jakiteko begiratu.

Atzerriko egonaldiak diren bitartean

  • Ikasleak Mondragon Unibertsitateko tutorearekin harreman periodikoa mantendu beharko du eta proiektuaren inguruko berri eman beharko dio tutoreari.
  • Deskarguak egin.
  • Proiektuaren gida akademikoa.
  • OLS (Online Language Support). Euskal Herrira itzuli aurretik ERASMUS + programan parte hartutako ikasleak froga bat egin beharko du atzerriko hizkuntza maila akreditatzeko eta garapena ikusteko.

Atzerritik itzultzean

  • Learning agreement. Emailez eskaneatuta nazioarteko harremanen helbidera bidali "before the mobility" atala sinatuta.
  • Certificate of attendance. Bi kopia original eraman Nazioarteko Harremanak-era eta koordinatzailearen izenean utzi.
  • Inkesta. Ikasleak online eran bete beharko du.
  • Atzerritik itzuli eta 7 eguneko epean entregatu behrako dira paperak eta horrela egin ezean beka galtzeko arriskuan egongo da ikaslea.