Deialdia

Deialdia

Baldintzak

Gradu edo master bukaerako proiektua atzerrian egin nahi dituzten ikasleek aukeratuak izateko jarraian azaltzen diren baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Notak: Graduan 1. eta 2. mailako notak hartuko dira kontuan eta Masterraren kasuan 1. seihilabeteko notak.
  2. tzerriko hizkuntza maila: Ikasleak hizkuntza maila frogatu beharko du, titulu ofizialaren bidez hau izanez gero, edo hizkuntza froga eginez (ingelesa, frantsesa edo alemana).
  3. Ikaslearen jarrera eta balorazio orokorra hartuko dira kontuan.

Baldintza hauez gain, ikasleak ondorengo baldintza akademikoa bete beharko ditu atzerrian:

  • Dedikazio osoa proiektuak iraungo duen bitartean bai graduan (GBL) eta baita masterrean (MBL) ere.

Prozedura

Parte hartzeko jarraitu beharreko prozedura:

  • Preferentzi inkesta bete Mudle-tik. Titulazio bakoitzak bere esteka izango du.
  • Motivation letter Mudle-ra igo (ingelesez).
  • CVa Mudle-ra igo (ingelesez).
  • Atzerriko hizkuntzaren titulu ofiziala (izanez gero) Mudle-ra igo (ingelesa, frantsesa edo alemana).
  • Atzerriko hizkuntza titulurik izan ezean, hizkuntza froga egin:
    • Arrasateko Campuseko ikasleak: Mondragon Lingua hizkuntza eskolan.
    • Orona-Ideo Campuseko ikasleak: Orona-Ideon, horretarako prestatuko diren geletan.
    • Goierriko Campuseko Ikasleak: Goierrin, horretarako prestatuko diren geletan.
  • Aukeratuen zerrendak argitaratu ondoren, ikasleak plaza onartu edo ukatu beharko du.

Aukeratua izatean jarraitu beharreko prozedura:

  • Bilera informatiboa Arrasaten.
  • MBL bilera informatiboa.
  • Atzerrian eskaera tramitatu eta beken tramiteak egin.
  • Azken bilera informatiboak eta dokumentazio banaketa atzerrira joan aurretik.