Seguroa eta asistentzia medikoa

Mediku asistentzia

Eskola-asegurua 1953ko uztailaren 17ko Legeak (abuztuaren 18ko BOE) ezarri zuen, ikasleen gizarte-aurreikuspenerako, eta babesa eta laguntza eskaintzen die aurkako egoeretan (ustekabekoak edo aurrez ikus ezin daitezkeenak).

Eskola-asegurua derrigorrezkoa da eta matrikularekin batera ordaintzen da. Ikasturte osorako balio du, irailaren 15etik hurrengo urteko irailaren 14a arte.

Aseguruaren aplikaziorako gehienezko adina 28 urtekoa da, E.A.E. ikasleentzat nahiz atzerritarrentzat.

Kirol Zerbitzuaren erabiltzaile orok, kirol istripu edo lesioetatik babesteko aseguroa izan behar dute: Eskola aseguroa, Gizarte Segurantza, igualatorioa etab.

Lehen mailako asistentzia medikua aipatutako seguruek estaltzen dute.

Bigarren mailako asistentzia, norberaren gain geratuko da.

Hau dela eta, M.U. Kirol Zerbitzuak berak antolatzen dituen ekintzetan, praktikatik eratorriko soriz gerta daitezkeen istripuetaz arduradun ez da egiten.

 

Harremana
informazioa