Inscripción y matrícula

Titulazio Ofiziala

Enpresa Adminstrazioa eta Zuzendaritzan Graduatua.

Iraupena

240 ETCS

4 urte

Campusa

Oñati, Bidasoa, Bilbao

Hizkuntzak

Euskera, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

DUALA, Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1041063, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Inskripzioa

Noiz egin daiteke?

  • Arrunta : 2020ko azaroaren 2tik, 2021eko ekainaren 4a.
  • Apartekoa : 2021eko ekainaren 7tik  uztailaren 9ra (leku hutsak dituzten titulazioen kasuan).

Non eman daiteke izena?

NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.

 

Matrikula

Matrikula egingo da behin ikaslea onartua izaten den izena eman duen titulazioan.

  • Ohizko epea: 2021eko ekainaren 24tik 30era
  • Ezohizko epea: Leku hutsak dituzten titulazioen kasuan aparteko matrikulazio datak jakinaraziko dira.

Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.

Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.

Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe nagusian matrikula egiteko epea ikasketak egiteko matrikula epe bera da.

 

Matrikularen Modalitatea eta Kreditu Kopurua

  • Modalitatea: Presentziala
  • Kreditu Kopurua:
    • Matrikula lehen aldiz: Sartu berriak diren ikasle berriek derrigor egin beharko dute lehen urteari dagozkion kreditu guztien matrikula. Hezkuntza arloko behar bereziak direla eta, edo salbuespen moduan, ikaslearen egoera pertsonalaren arabera eta Fakultateko dekanoari zuzendutako eskaera bidez, hark baimendu ahal izango du matrikulako kreditu kopurua aurreko paragrafoan azaltzen dena baino txikiagoa izatea. Dena den, sekula ezingo du izan hurrengo matrikuletako ikasleei eskatu ohi zaien gutxieneko kreditu kopurua baino baxuagoa.
    • Hurrengo matrikulak: Unibertsitatean irauteko baldintza gainditu ostean, ikasleak, gutxienez, 30 kredituko matrikula egin beharko du titulazioa amaitzeko geratzen zaion kredituen guztizko kopurua ezarritako gutxieneko kopuru hori baino baxuagoa den kasuetan izan ezik. Azken kasu horretan, geratzen zaizkion kreditu horien guztien matrikula egin beharko du.
    • Ikasleak aukeratutako ikasgaien baitan, derrigor sartu beharko ditu aurreko ikasturtean egin, baina gainditu ez zituenak, nahiz eta ikasgai horiekin titulaziorako ezarritako kredituen gutxieneko kopurua gainditu.
  • Irautea: Lehen ikasturteko ikasle berriek, lehen urtean, gutxienez, matrikulatutako kredituen % 20 gainditu beharko dituzte.
    Hautaketa fasea gainditu ostean, bertan jarraitu ahal izateko erregimena 3. deialdiarekin mugatu ohi da. Dagokion kasuan, ordea, graziazko bat ere eskatu ahalko da.

Unibertsitatea baino gehiago gara