P-HIL saiakuntza-plataforma
P-HIL saiakuntza-plataforma
Power Hardware-in-the-Loop (P-HIL) plataformei esker, denbora errealean exekutatutako sare elektrikoen modeloa eta potentzia-hardware fisikoa konbina daitezke. Egitura horri esker, bihurgailu erreal bat sare-baldintza errealisten aurrean frogatu daiteke, zuzenean sare fisiko batera konektatu beharrik gabe eta laborategi konbentzional baten arriskurik eta mugarik gabe. Froga digital hutsetan (kontrol-HIL) edo sare errealeko probetan ez bezala, P-HIL plataformek aukera hauek ematen dituzte:
Sareko gertaera larriak erreproduzitzea, ekipoak eta azpiegitura arriskuan jarri gabe.
Balidazio-kanpaina errepikagarriak, alderagarriak eta trazagarriak egitea.
Ingurune fisiko batean sortzeko zailak edo ezinezkoak liratekeen eszenatokietan gailuak probatzea, hala nola sistemaren topologiako akatsen edo aldaketa bortitzen sekuentziak.
Kostuak eta garapen-denborak murriztea, joan-etorriak, sare-etenak edo potentzia-instalazio handiak saihestuz.
Ezaugarri horiei esker, P-HIL plataformak tresna bereziki erabilgarria dira industriarako, bihurgailuak, kontrol-estrategiak edo araudia baldintza errealista eta kontrolatuetan baliozkotu behar baitituzte eta, aldi berean, saiakuntzetan segurtasuna eta eraginkortasuna mantendu.
Mondragon Unibertsitateko Sare Elektrikoen taldeko P-HIL plataforma helburu horiekin diseinatuta dago. Zehazki, sare-emuladore bat (GEMU) eta probapeko gailu bat (DUT) konbinatzen ditu sistemak, eta ingurune erabat kontrolatuan baliozkotze-kanpainak egiteko aukera ematen du.

Sareko emuladoreak denbora errealean erreproduzitzen ditu sare elektrikoko gertaera ohikoak: tentsio jeitsiera eta gaintentsioak, maiztasun-aldaketak, harmonikoak, desorekak eta trantsizio bizkorrak. Horri esker DUTa sarean instalatu baino lehen azter daiteke, baldintza txarren edo zehaztu gabekoen aurrean duen sendotasuna aztertuz.
- Denbora errealeko simulazioa Speedgoat Performance P3 sistema batean exekutatzen da, zeinak latentzia baxua eta potentzia-hardwarearekiko sinkronizazio zehatza bermatzen baititu. Semikron SKS-SL 20 bihurgailuak GEMUrako zein DUTerako erabiltzen dira, eta plataforma homogeneo, modular eta birkonfiguratzeko erraza eskaintzen dute.
Sarearen eredu digitalaren eta sistema fisikoaren arteko interakzioa korrontearen berrelikaduraren bidez egiten da: alderanzgailuak bihurgailuak sortutako korrontea neurtu eta denbora errealean bidaltzen da ereduramodelora, akoplamendu egonkorra ziurtatuz, baita erregimen iragankorretan gogorretan ere. Eskema horrek aukera ematen du kontrol-estrategia aurreratuak leialtasun handiarekin probatzeko.

DUT enegia metatze-unitateak, sorkuntza banatuko iturriak edo karga aktiboak berdintzeko konfigura daiteke, topologia desberdineko sareetan duten integrazioa ebaluatuz.
ZURE ENPRESAK GURE EKIPOAK ETA ESPAZIOA ERABILTZEKO INTERESA DU?
Edozein galdera edo arazo teknikorako, jar zaitez gurekin harremanetan:
