Errendimendu Handiko Mekanizazioa
ERRENDIMENDU HANDIKO MEKANIZAZIOA
Mondragon Unibertsitateko Errendimendu Handiko Mekanizaziorako ikerketa taldearen helburu nagusiak dira hainbat industri sektoretan (automobilgintza, aeronautika, medikuntza, makina-erreminta, moldeak eta estanpak…) mekanizazio bidezko produkzio prozesuak hobetzea eta produktu berritzaileak fabrikatzeko edo negozio eta merkatu berrietan sartzeko ideiak sortzea.
Oro har jarraitzen den estrategia da enpresek, ikerketa zentroek eta unibertsitateek eratutako diziplina anitzeko lantaldeak sortzea, Mondragon Unibertsitateko beste ikerketa lerro batzuekin batera, industriaren benetako arazoei erantzun zientifiko aurreratua emateko.
Eskuratutako ezagutza gizartera bueltatzen dela eta horrela mekanizazioaren sektorerako etorkizun oparoagoa bermatzen laguntzen dela erakusten duten adibideak dira enpresei transferentziak egiteko gauzatzen diren proiektuak eta eskaintzen diren hainbat titulazioren Prestakuntza arautua (Dokotretza, Ingeniaritza, Goi Mailako Formazio Zikloak) eta ikastaro aurreratuak (Mekanizazioan Espezializatzeko Jardunaldiak) edo hitzaldiak (12th CIRP Conference on Modelling Machining Operations, 5th CIRP Conference on Surface Integrity, CIRP GA 2022).
IKERKETA-LERRO ESTRATEGIKOAK
Ikerketa taldeak bere jarduera ezagutza sortzera eta aplikazio industrialetara bideratutako ikerketa-lerroen bidez garatzen du bere jarduera:
1. Mekanizazio adimenduna
Digitalizazio osoa biki digitalen, modelo prediktiboen eta denbora errealeko monitorizazioaren bidez. Prozesuak optimizatzeko Machine Learning, Deep Learning eta AA-ren integrazioa.
2. Prozesuak optimizatzea
Eragiketa konplexuen hobekuntza integrala (5 ardatz, multiataza, robotika) produktibitatea, zehaztasuna eta energia-eraginkortasuna handitzeko.
3. Doitasunezko mekanizazioa
Mikromekanizazio eta metrologia teknologiak in situ garatzea, osasun eta optika sektoreetan tolerantzia oso zorrotzak izateko.
4. Materialen mekanizagarritasuna
Erremintaren, materialaren eta ebaketaren arteko elkarrekintza sakonki ulertzea, material aurreratuen eta aleazio berezien mekanizazioa hobetzeko.
5. Oinarrizko ezagutza
Mekanizazioaren fenomeno fisikoen azterketa sakona, modelatze eta teknika esperimental aurreratuen bidez (dinamometroak, kamera termografikoak, abiadura handiko kamerak, pirometroak).
6. Gainazalaren osotasuna
Mekanizazioak osagaien bizitzan duen eragina ebaluatzea. X izpien difrakzioa eta mikroskopia erabiliz topografia, hondar-tentsioak eta transformazio mikroestrukturalak aztertzea.
7. Mekanizazio jasangarria
Iraunkortasunaren ikerketa integrala: partikulen emisioak, txirbilen birziklapena, lubrifikatzaile alternatiboak eta energia-kontsumoa. Bizi-zikloaren ebaluaziorako metodologiak.
PROIEKTU AZPIMARRAGARRIAK
FATECO: Improvement of the fatigue performance of automotive components through innovative ecofriendly finishing operations.
Lan eta doktoretza eskaintzak
Ezagutu Mondragon Unibertsitateko lan eta tesi eskaintzak, agian zure intereseko posturen bat dugu.

