Egituren Mekanika eta Diseinua

EGITUREN MEKANIKA ETA DISEINUA

DME taldea 2009/2010 ikasturtean sortu zen, Diseinu Mekanikoko eta Egitura Mekanikako taldeen batasunaren ondorioz, bulego teknikoaren eta mekanika aplikatuaren eskumenak bateratuz. Ibilbideko urte hauetan, DME taldeak jakin izan du arrakastaz konbinatzen funtsezko ikerketa aplikatua eta erronka izaera duten industria proiektuak, bidean trebatuz ingeniaritzako ikasleak, doktoreak eta enpresako teknikariak.

Taldearen helburu nagusia da edozein osagairen portaera mekanikoa optimizatzeko ezagutza sortzea (galdaketako piezetatik beiraraino), simulazio aurreratuko tekniketan eta artearen egoera gainditzen duten entsegu esperimentaletan oinarrituta. Asmo handiko helburu horri erantzuteko, sei ikerketa ildoren inguruan egituratu da DME taldea.

Egitura mekanikoak

 

Egitura mekanosoldatuak

Hotzean konformatutako horma meheko egiturak

Makina elementuak

 

Lotura elementuak

Errodadura elementuak

Transmisio elementuak

Makina eta mekanismoak

 

Automozio sistemak

Mekanismoak eta industria robotika

Prototipo garapena eta entsegu bankuak

 

 

Modelizazio aurreratua

 

Simulazio multifisikoa (FSI: Fluid Structure Interaction)

Hondar-tentsioak eta nekea

Gorputz anitzeko dinamika

Karakterizazio esperimentala

 

Materiala: mikroegitura, nekea, tribologia

Osagaia: nekea, higadura, NDT

Diseinuaren automatizazioa

 

Knowledge Based Engineering (KBE)

CAD-CAM-CAE Pertsonalizazioa

Neurrira eginiko tresnen garapena

 

Egitura mekanikoak

100x200

Egitura eta loturen portaera aztertzea, estatikoak (zurruntasuna eta erresistentzia) zein dinamikoak (nekea, talka...), modelizazio aurreratuan eta entsegu esperimentaletan oinarrituta. Bereziki, ezagutza honako hauetan kontzentratzen da:

  • Egitura mekanosoldatuak.
  • Hotzean konformatutako horma meheko egiturak.
  • Galdategi egiturak.

Makina elementuak

100x200

"Arauaz harago" soluzio teknikoak garatzea, osagai mekanikoen NVH bizitza, eraginkortasuna eta portaera luzatzeko, haien geometria, zinematika eta karga-banaketa aztertuz eta optimizatuz, bai eta EHL lubrifikazio eta ukipen baldintzak ere.

  • Lotura elementuak: torlojuz lotua eta soldatua.
  • Errodadura elementuak: errodadurak, lotura errotularrak, torloju boladunak.
  • Transmisio elementuak: engranajeak eta horzdun akoplamenduak.

Mekanismo eta makinak

100x100

Hainbat sektoretako mekanismoak multi-body dinamikaren bidez sortzea eta aztertzea, hala nola automobilgintzan (balaztak eta esekidurak) eta industrian (robotika eta ontziratzeko makinak). Bestalde, neurrira egindako prototipoak eta entsegu bankuak garatzen ditugu hainbat sektoretarako, hala nola automobilgintzarako, aeronautikarako, makina-erremintarako eta baita biomedikuntzarako ere.

 

Modelizazio aurreratua

100x200

Problema konplexuak ebazteko aukera ematen duten ereduak garatzea, zenbaki analisiaren bidez eskalen eremu osoan (mikroskopikotik makroskopikora), arazoaren izaerak eskatzen duenaren arabera. Sistemaren zati bat (adibidez: kontaktua edo pitzaduraren hasiera) edo sistema osoa aztertzen da zehatz-mehatz, prototipo birtual gisa. Batez ere, arlo hauetan espezializatuta:

  • Arazo multifisikoak konpontzea, hainbat fenomeno akoplatzearen ondorioz. Bereziki, fluidoaren eta egituraren arteko interakzioa duten sistemak.
  • Elementu mekanikoen xehetasunezko ereduak eta mekanismoen eta makinen portaera dinamikoa.
  • Neke, higadura eta pitzadura fenomenoak.
  • Tratamendu termiko edo mekanikoen ondoriozko portaera (soldadura, shot-peeninga, ijezketa/mekanizazioa).

Karakterizazio esperimentala

100x200

Helburu nagusia da entsegu esperimentalen bidez ezagutza sortzea. Modelizazio aurreratuan bezala, karakterizazio esperimentalerako entsegutan hainbat eskala bereizten dira:

  • Material/laborategiko entseguak: mikroegitura entseguak, nekea (-115ºC-tik 1400ºC-ra), tribologia, entsegu ez-suntsitzaileak.
  • Osagai entseguak: laborategi bat dugu hainbat osagai probatzeko, hala nola automobilgintzako balaztak eta esekidurak, bai eta jasotze engranaje osoak ere.

 

Diseinuaren automatizazioa

100x100

Diseinuaren automatizazioa: enpresan modu produktiboan garatutako ezagutza transferitzeko eta inplementatzeko tresnen automatizazioa. Taldeak esperientzia du tresna pertsonalizatuak garatzen eta CAD/CAE/CAM komertzialen programak automatizatzen (SolidWorks, NX, Abaqus, Ansys, etab.).

 

 Taldearen fitxa