Akustika eta Bibrazioak

AKUSTIKA ETA BIBRAZIOAK

HELBURUAK

MGEP-ko Akustika eta Bibrazioen taldeak zarata eta bibrazioen karakterizazioan eta analisi teoriko-esperimentalean lan egiten du, produktu eta prozesu industrialen portaera akustiko eta bibratorioa optimizatzeko soluzio praktikoak proposatzeko helburuarekin. Horretarako ezagutza eta berrikuntza sortzeko lan egiten du (ikerkuntza) proiektu generiko eta tesi doktoralak garatuz, enpresentzako aplikazio proiektuak (transferentzia) egiteko berme gisa balio dutenak.

IKERKUNTZA ARLOAK ETA TRANSFERENTZIA

Akustika eta Bibrazioen taldeak ondorengo arloetan garatzen du bere aktibitatea:

  1.  Pieza eta egituren zarata eta bibrazio iturrien identifikazioa eta transmisio bideen analisia, bai estrukturalak eta bai aire bidezkoak:
    • Portaera bibratorio eta akustikoen karakterizazio teoriko eta esperimentala.
    • Analisi  tenporala eta espektrala.
    • Analisi modal esperimentala eta operazionala, ODS,...
    • Soinu intentsitate mapak.
  2. Diseinu bibroakustikoa
    • Materialen karakterizazioa (moteltzea, isolamendua eta absortzioa), neurketa esperimental eta simulazio metodoen bidez.
    • Pieza eta egituren simulazioa bere portaera bibroakustikoa optimizatzeko: masa, zurruntasun eta moteltzearen distribuzioaren analisia.
  3. Soinu kalitatea:
    • Analisi subjektiboa epaimahai bidez (soinu originalenak edo editatutakoenak, diseinu aldaketen eraginak baloratzeko).
    • Analisi objektiboa (metriken kalkulua).
    • Modelo psikoakustikoak lortzea (erregresio lineal anitzen bidez).
    • Produktuaren soinu kalitatearen definizioa.

Lan eta doktoretza eskaintzak

Ezagutu Mondragon Unibertsitateko lan eta tesi eskaintzak, agian zure intereseko posturen bat dugu.