Suizidio protokoloa

Suizidio protokoloa: prebentzioa eta esku-hartzea

Honako hau da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sortu duen suizidio jokabideen aurreko jarduera protokoloa; bertan zehazten dira, besteak beste, nola esku hartu unibertsitateko komunitateko pertsona batek pentsamendu eta jokabide suizida duenean.

Protokolo honek lau helburu nagusi ditu:

  1. Unibertsitate testuinguruan suizidio jokabide arrisku egoeren aurrean jarduteko jarraibide komunak ezartzea: detekzio goiztiarra, arreta eraginkorra eta behar duten pertsonei jarraipen proaktiboa eskaintzea.
  2. Protokoloan sartuta dauden esku-hartzeetan erabakiak hartu eta ebaluatzeko orientazioa ematea.
  3. Unibertsitatean suizidio jokabidea izan duten edo izan ahal duten pertsonen balorazio, tratamendu eta jarraipen egokia sustatzea.
  4. Arreta Psikologikorako Zerbitzuaren (APZ) eta beste zerbitzu batzuen arteko koordinazioa -Suizidio Batzordea adibidez- erraztea eta gidatzea, baliabide eskuragarrien integrazioa optimizatzeko eta pertsonen jarraipen egokia ahalbidetzeko, arreta jarraitasuna bermatuz.

Protokoloa kokatzen da bigarren mailako prebentzio mailan (suizidio jokabide arriskuan egon daitezkeen fakultateko pertsonei zuzendua) eta hirugarren mailako prebentzio mailan ere bai (suizidio saiakera egin duten pertsonei zuzendua edo suizidioa gertatu bada prebentzioari begira egiten dena).

Protokolo hau aplikatuko zaio komunitateko edozein pertsonari.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara