Literatur topaketa

Literatur Topaketa

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du Literatur Topaketa. Jardunaldi horien xedea da lotzea literatura kulturaren beste esparru batzuekin.

Hitzaldiak, mahainguruak, proiekzioak, eztabaidak eta abarrak baliatuta, modu sakon eta erakargarrian, jorratzen dira edizio bakoitzerako aukeratutako gaiak.

Literatur Topaketa doako jardunaldia da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako eta Aretxabaletako campusetan egiten da, eta edonorentzat daude irekita.

 

Atzera

Literatur Topaketa 2010: Far Westeko euskal ahotsak

Literatur Topaketa 2010
 

Gertaera

Literatur Topaketa 2010: Far Westeko euskal ahotsak

Data eta ordua

November 11

Kokapena

Eskoriatza

Literatur Topaketa 2010: Far Westeko euskal ahotsak

Orain arte Literatura Astea izan dena, aurten egun bateko jardunaldia izan da, azaroaren 11n, baina egitarau bereziarekin, oraingo honetan gaia “Far Westeko Euskal Ahotsak” izan baita, hau da, euskaldunek AEBetako Mendebaldean sortutako literatura aztarnak. Hori dela-eta, hemengo eta diasporako partehartzaileak nahastu dira bertan: Bernardo Atxaga, Gloria Totorikaguena, Frank Bergon eta Miel Anjel Elustondo, bi musika talderekin batera. Jardunaldiaren osagarri, HUHEZIko liburutegian liburu erakusketa bat egin da, Basque-American gaiaren inguruko liburuekin. MUtelebistak zuzenean eman du Literatura jardunaldiaren berri, streaming bidez.

“Hurbila urrun. Urruna hurbil. Paradoxa honekin osatu duten beraien historia propioa Euskal Herria utzitako askok. Eta horrela kontatzen dute ere guretzat Amerikanuak bihurtu direnak. Beraien urruneko istorioek gure historia egiten dute, gure historia osatzen. Gure egunerokotasunean ezezagunak egiten zaizkigun bizipenak, sentimenduak eta ohiturak Mendebalde Urruneko gazte askok beraienak egin zituzten. Orain, gazte hauek ereindako haziaren bitartez, beraien seme-alabek eta ilobek aiton-amonen testigantza kontatzen digute.  Artzainek, emakume ostalariek, urrearen bila joandakoek, meatzetan lan egin zutenek, besteak beste, beraien indarrari eta pertseberantziari esker osatu dute, Asun Garikanok hitzak erabiliaz, Far Westeko Euskal Herria. Eta istorio hauek izango ditugu geurean, Mendebalde Zaharra eta Mendebalde Berriaren erretratu gisa.

Gure erronka urruneko ahotsak gerturatzea eta geureganatzea da, zureak eta nireak egitea, geureak ere baitira. Euskaldunon memoria eta historia osatzen duten ahotsak, izena eta abizena dutenen bozak.  Far Westeko euskal ahotsak”.

-----------

Erreportajea MUtelebistan.

 

Agenda / Programa

  • 09:15 Agurra eta aurkezpena.
  • 09:30 Gloria Totoricagüena: "Elegir ser vasco:  identidades transnacionales en la diáspora". Euskal-amerikarrek egindako ibilbidearen inguruan arituko da Gloria Totoricagüena.  Gaur egun  Boisen bizi den ikerlari eskarmentatu honek topaketaren aurkezpen orokorra egingo du, gaian kokatzeko helburuz. 
  • 10:30 Miel Anjel Elustondo: “Basque boulevard: Kaliforniatik Idahora, Nevada eta Oregon barrena". Elustondok euskaldunek Mendebalde hartan egindako bidea kontatuko du, urrea aurkitu zutenetik orain arte.  Zenbait testimonio historiko eta ahozko istorio eta historia aletuko ditu. Oraingo euskal munduaren erretratua ere hurbilduko digu.
  • 12:00 Frank Bergon: "The Adventures of a Basque American Novelist" Bergonek, Nevadan jaio eta Kalifornian hazi zen idazleak, bere bizipenak eta esperientziak kontatuko ditu euskal-amerikar idazle bezala. 
  • 15:00 Asun Garikano-Bernardo Atxaga: “Urrutiko kontaera hurbilak”. Estatu Batuetara emigratutako euskaldunen lekukotza ugari aurki daitezke bertso eta kantuetan, literatura lanetan eta prentsan, baita artxiboetako apaletan ere. Horietariko batzuk benetako harribitxiak dira gure historiaren atal hori ezagutu nahi duenarentzat eta, oro har, historia onak maite dituenarentzat."
  • 16:00 Idahotik,  Amuma says no taldea. Boisen jaiotako talde honek gaur egungo Mendebaldeko Amerikaren euskal musikaren arima irudikatzen  du. Trikitixaz girotzen dituzte Ameriketako kaleak eta euskaraz kantatzen dituzte guretzat ezagunak diren hainbat eta hainbat abesti. Talde hau bigarren eta hirugarren belaunaldiko Amerikanuek hasi zuten. Jill Aldape, fundatzaileetariko bat eta taldearen kantaria “birtualki” izango dugu gure artean gure galderak erantzuteko.
  • 17:00 Gernikatik, Audience taldea. Euskal Herriko musikaren panoraman talderik interesgarrienetako bat dugu Gernikako Audience.  Amerikar musikaren eragina duen talde honen  lanetako batzuk Trying Wings on Roots eta A Shake in Calm Water dira. Besteak beste, Donostikako Zinemaldian estreinatu berri den Amerikanuak dokumentalaren banda sonoroa egin dute. Izen bera duen albuma ere merkatuan dago irailetik.