Literatur topaketa

Literatur Topaketa

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du Literatur Topaketa. Jardunaldi horien xedea da lotzea literatura kulturaren beste esparru batzuekin.

Hitzaldiak, mahainguruak, proiekzioak, eztabaidak eta abarrak baliatuta, modu sakon eta erakargarrian, jorratzen dira edizio bakoitzerako aukeratutako gaiak.

Literatur Topaketa doako jardunaldia da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako eta Aretxabaletako campusetan egiten da, eta edonorentzat daude irekita.

 

Atzera

Literatur Topaketa 2008: PlayStation belaunaldia

Literatur Topaketa 2008
 

Gertaera

Literatur Topaketa 2008: PlayStation belaunaldia

Data eta ordua

April 21

Kokapena

Eskoriatza

Literatur Topaketa 2008: PlayStation belaunaldia

Aurkeztu berri da HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, X. Literatura Astea, goiburu honekin: “Play Stationaren belaunaldia? XXI. mendeko poesia eta gazteak”.

Mondragon Unibertsitateak berak bezala, HUHEZIko Literatura Asteak ere 10 urte bete ditu aurten, eta, hori ospatzeko, antolatzaileek poesia aukeratu dute gaitzat, baina ez edozein poesia, gaur gaurkoa baizik, PlayStation belaunaldiak egina.

Antolatzaileek esan bezala, “gure gazteak, jada, PlayStationaren belaunaldia dira, 22 urte inguru dituzte, eta milaka ordu eman dituzte bideo jokoetan, e-posta/sms-ak idazten, telefono mugikorretik hitz egiten”. Baina, posible da PlayStationaren ostean poesia idaztea? Hori da jardunaldi hauetan entzuleak ebatsi beharko duena…

 

 

Agenda / Programa

  • Apirilaren 21ean, Anjel Errok “Poematrix (relouded)” saioa eskainiko du arratsaldeko 6:30etan. Galdera klabeari erantzuten saiatuko da: Posible da PlayStationaren ostean poesia idaztea?”.  Gainera, aldarrikapena egingo du latindar poesiaz.
  • Apirilaren 22an, Anarik “Kantuaren poHesia” saioan kantuaren eta poemaren arteko aldeez (hesiez) hitz egingo du. Bere kantu batzuen harilkatzea izango du hizpide eta kanta berri batzuk estrainekoz kantatuko ditu. Goizeko 11:30etan izango da saioa.
  • Apirilaren 23an, Beñat Sarasolak “PlayStationaren ondoren, apokalipsia ala emantzipazioa?” saioan puntuari erantzuten saiatuko da ("Posible al da poesia PlayStationaren ondoren?"). Oinarriturik Umberto Ecoren "Apokaliptikoak eta integratuak" bereizketan, bere postura defendatuko du. Poesiaren indar iraultzailea berreskuratu behar dela defendatuko du. Irakurketei dagokienez, banguardietako poesia eta testuak irakurriko ditu, batez ere surrealistak. Arratsaldeko 6:30etan.
  • Apirilaren 24an, Gose taldea izango da trikitixa eta musika elektronikoaren uztarketa biziarekin. Goizeko 11:30etan.
  • Apirilaren 25ean, Fakultateko ikasleak emanaldi berezia egingo dute poesia eta musika uztartuz. Arratsaldeko 15:00etan, “Poesiak eta zubiak”.