Literatur topaketa

Literatur Topaketa

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du Literatur Topaketa. Jardunaldi horien xedea da lotzea literatura kulturaren beste esparru batzuekin.

Hitzaldiak, mahainguruak, proiekzioak, eztabaidak eta abarrak baliatuta, modu sakon eta erakargarrian, jorratzen dira edizio bakoitzerako aukeratutako gaiak.

Literatur Topaketa doako jardunaldia da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako eta Aretxabaletako campusetan egiten da, eta edonorentzat daude irekita.

 

Atzera

Literatur Topaketa 2007: Literatura, itzulpengintza eta ikuskizunak

Literatur Topaketa 2007
 

Gertaera

Literatur Topaketa 2007: Literatura, itzulpengintza eta ikuskizunak

Data eta ordua

March 5

Kokapena

Eskoriatza

Literatur Topaketa 2007: Literatura, itzulpengintza eta ikuskizunak

Maiatzaren 3an aurkeztu da prentsaurreko batean HUHEZIko Literatura Astearen IX. aldia, izenburu honekin: “Literatura, itzulpengintza eta ikuskizunak”. Parte hartu dute prentsaurrekoan: Karmele Perez, Hizkuntzen departamentuko ordezkaria; Bea Zabalondo, Literatura Asteko antolatzaile nagusia eta Maider Otamendi, Kultura zinegotzia Eskoriatzako Udalean.

HELBURUAK
Literatura Astearen helburuak anitzak dira, literaturaren beraren helburuak ere askotarikoak dira eta. Hona zer lortu nahi dugun ekimen honekin:

  • Artisten eta gizartearen arteko loturak sendotzea. Herriaren eta Literaturaren arteko kontaktu zuzena sustatzea, eta orohar Artearen ezagutza.
  • Gure idazle eta artistekiko ezagutza handitzea.
  • Literaturaren bidez jendea Fakultatera hurbiltzea.
  • Literaturaren plazera konpartitzea.
  • Gehiago irakurtzen duen gizarte bat bultzatzea.
  • Arteaz gozatzeko aukera eskaintzea herriari.

Helburuen artean ditugu, halatsu, euskararekiko atxikimendua handitzea, eta euskara eta gozamena uztartzea.

Saio guztiak HUHEZIn bertan izango dira. Hala ere, fakultateako ikasleentzat ez ezik, Eskoriatzako herritarrentzat ere irekiak izan ohi dira, baita debagoiendarrentzat eta nahi duen edonorentzat ere.

 

Agenda / Programa

  • Maiatzak 8, asteartea, 15:00etan. Xabier Payáren bertso saioa: Bertsoak itzul daitezke? Saio esperimentala. Andoni Egaña eta Onintza Enbeitarekin, bertso-itzulpen jolasetan.
  • Maiatzak 9, asteazkena, 11:30ean. Patxi Zubizarreta idazle eta itzultzailearen hitzaldia: Itzulpenaren erotika: ispilua eta larrua. Hitzaldi antzeztua, ikasleen laguntzarekin.
  • Maiatzak 10, osteguna, 19:30ean. Txalo konpainiaren emankizuna: Artea. Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza.
  • Maiatzak 11, ostirala, 11:30ean. Ikasleen Eguna. Beñat Zamalloaren bakarrizketa: Ai, Humbert, Humbert. Asier Arriagaren poesia emanaldia.