Literatur topaketa

Literatur Topaketa

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du Literatur Topaketa. Jardunaldi horien xedea da lotzea literatura kulturaren beste esparru batzuekin.

Hitzaldiak, mahainguruak, proiekzioak, eztabaidak eta abarrak baliatuta, modu sakon eta erakargarrian, jorratzen dira edizio bakoitzerako aukeratutako gaiak.

Literatur Topaketa doako jardunaldia da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako eta Aretxabaletako campusetan egiten da, eta edonorentzat daude irekita.

 

Atzera

Literatur Topaketa 2006: Zazpi bekatu nagusiak

Literatur Topaketa 2006
 

Gertaera

Literatur Topaketa 2006: Zazpi bekatu nagusiak

Data eta ordua

March 13

Kokapena

Eskoriatza

Literatur Topaketa 2006: Zazpi bekatu nagusiak

Urtero bezala, aurten ere HUHEZIk Literatura Astea antolatu du, aurten gai erakargarri baten inguruan: 7 bekatu nagusiak. Lehen ekitaldia aste honetan bertan egingo da, Arrasaten. Gainerakoak Eskoriatzan egingo dira.

Zergatik 7 bekatu nagusiak
“Guri berez ez zitzaigun bekatuaren gaia sekula otuko” dio Arantza Ozaeta Literatura Asteko antolatzaile nagusiak--, idazle famatu batek aipatu izan ez baligu: Javier Revertek. Iaz deitu genion Reverteri, izan ere bidaia jorratzen baikenuen literatura astean, eta nahi genuen Manu Leginetxe bertaratu, bidaiari eta idazle handia; baina hark ezetz esan eta bere laguna Reverteren telefonoa eman. Deitu Javier Reverteri, eta hark ezetz, bidaiaz ez zuela hitz egin nahi, nekatuxe zegoela bidaiaz horrenbeste jardun beharraz; berak benetan nahi zuena zera zela: bekatuari buruz berba egitea. Eta guk, zur eta lur, ideia hartu eta aurtengo gorde: 7 bekatu nagusiak.

Bekatu nagusiok Tomas Akinokoak zerrendatu zituen, eta Ertaroan jada hedatu ziren 7 zenbakiarekin (nahiz eta zenbait egilek 8 erabili). Gaur egun hurrenkera honetan zerrendatzen dira bekatuok: handiustea, kodizia, haragikeria, ira, jatunkeria, inbidia eta nagikeria. Bekatu nagusiok beste bekatu askoren iturburu direlako izendatzen dira nagusi. Dirudienez, bekatu nagusiak pasio edo desio gehiegizko eta suntsitzaileak dira. Eta bekatuotan desiratzen dena (edo baztertzen) dena zerbait materiala edo espirituala izan daiteke, erreala edo imajinarioa.

Gaiari heltzeko, idazleek gaurkotze lanak eta berrirakurketa egingo dituzte literaturaren soslaitik.

 

Agenda / Programa

  • Martxoaren 16an, osteguna, mahai ingurua: “Bekatua eta haragikeria”. Moderatzailea: Ana Urkiza; parte hartzaileak: Aitzpea Goenaga, Iñigo Lamarka eta Jabier Muguruza. Arrasaten izango da, Monterron jauregian, arratsaldeko 19:00etan.
  • Martxoaren 20an, astelehena.Kirmen Uribe: inbidia. HUHEZIn, arratsaldeko 19:00etan.
  • Martxoaren 21ean, asteartea. Hasier Etxeberria: jatunkeria. HUHEZIn, arratsaldeko 19:00etan.
  • Martxoaren 22an, asteazkena. Unai Elorriaga: handikeria. HUHEZIn, goizeko 11:30etan.
  • Martxoaren 23an, osteguna. Harkaitz Cano: nagikeria. HUHEZIn, arratsaldeko 19:00etan.