Ostatua eta Garraioa

Titulazioa

Sistema Mekatroniko Industrialen Diseinua

Iraupena

1 maila 703 ordu

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntzak

Gaztelania

Modalitatea

Presentziala

Plazak

20 plaza

Ostatua

Mondragon Unibertsitateak hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.

Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe nagusia

Biteri Ikastetxe Nagusia Mondragon Unibertsitatean integratutako zentro unibertsitario bat da.

Ikastetxe Nagusia ikasketetan lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak betetzen ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarren, ikaslearen formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko du.

Egoiliarrak ibilbide akademikoan makulu izango ditu bertako langileak.

Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen du Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoak eta egoiliar talde osoak, ahaztezinak izango diren urteak pasako ditu elkarren ondoan.

* Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

Garraioa

Mondragon Unibertsitateak ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

Garrio publikoen ordutegiak

 

Unibertsitatea baino gehiago gara