Zer ikasi

Titulazioa

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Goi-Mailako Teknikaria

Iraupena

1.maila 990h

2.maila 1010h

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Zer ikasi?

Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko Goi Mailako Heziketa Zikloak, fabrikazio mekanikoarekin zer ikusia duten jarduerak garatzeko formazioa ematen du, bai kudeaketaren eta gauzatzearen ikuspegitik, baita egiaztatzearen ikuspegitik ere. Hau guztiaz gain, lan inguruneetan eta fabrikazio mekanikoko ekipoetako lan arriskuen kudeaketa eta prebentzioarekin lotutako gaiak ere lantzen dira.

Jarraian, titulazio honetan lantzen diren ezagutzak zerrendatzen dira:

  • Mekanizazio, konformatze eta muntaketa eragiketak planifikatzea, programatzea eta gauzatzea.
  • Zenbakizko kontrola duten (CNC) makinak eta ordenagailuz lagundutako fabrikazio ekipoak (CAD/CAM) programatzea.
  • Fabrikazio mekanikoan ekoizpenak programatu eta kontrolatzea.
  • Fabrikazio mekanikoan kalitatea kontrolatzea.
  • Fabrikazio mekanikoan sistema automatizatuak programatzea.
  • Lan arriskuen prebentzioko eta ingurumenaren babeseko sistemak kontrolatzea.

Goi-mailako heziketa zikloa baino gehiago gara