Prezioak, bekak eta laguntzak
Kuota Kooperatiboa
*Zenbateko hau Kontseilu Errektoreak eguneratuko du ikasturte hasieran.
BAJA ESKAERA
- Matrikula egin ondoren baina ikasturte berria hasi baino lehen ikasle gisa baja izateko eskaera egiten duten ikasleei kuota kooperatiboaren lehen zati gisa ordaindu duten zenbatekoaren %50 itzuliko zaie.
- Ikasturte berria hasi ondoren, kuota kooperatiboaren lehen zatia ez da itzuliko.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren diru-laguntzak
2022-2023 ikasturtean zehar Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Goi Mailako Heziketa Zikloren bat egin nahi duten ikasleei zuzenduta, ondoren zehazten diren diru-laguntzak aurreikusi ditu MGEPk.
Programaren iraunaldia: 2022-2023 ikasturtea
Ohar garrantzitsuak
- Diru-laguntza guztiak bateraezinak izango dira.
- Arrazoi edo egoera desberdinengatik diru-laguntza izateko betebeharrak gertatzen diren kasuetan, kopuru handieneko diru-laguntza emango da.
- Diru-laguntza behin bakarrik emango da Goi Mailako Heziketa Zikloko 1.mailan eta beste behin Goi Mailako Heziketa Zikloko 2.mailan. Orokorrean, ikaslea lehenengo aldiz lehenengo mailan edo bigarren mailan matrikulatzen den ikasturte akademikoan.
- Ikasturtean zehar ALECOP, DUAL...bidez lan egingo duten ikasleek, ez dute goiko taulan zehazten den D diru-laguntza jasotzeko eskubiderik izango.
- Kuota kooperatiboa ordaintzen ez duten ikasleek ez dute diru-laguntzarik jasotzeko eskubiderik izango.
- Diru-laguntza jasotzeko, kuota kooperatiboaren ordainketari dagozkion orain arteko konpromisoak bete behar izan dituzte.
Diru-laguntzen eskaera
Ikasleei email bitartez bidaliko zaie diru-laguntzaren informazioa.
Bekabide
Esandakoaz gain, BEKABIDErekin ordainketak zure posibilitate ekonomikoetara egokitu ahal izango dituzu, ikasketak ez daitezen zama ekonomikoa izan zuretzat edo zure familiarentzat. Arazo ekonomikoez arduratu gabe ikasi nahi baduzu, diru-sarreren zein gastuen plangintza egingo dizugu.
Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.