Instalazioak eta baliabideak
Laborategiak
Fabrikazio mekanikoko instalazio gaurkotuak eta maila altukoak ditugu. Ikasketa prozesuaren garapen egoki baterako material didaktiko eta industria ekipamendu egokiak ditugu.
Metodologia praktiko bat erabiltzen da ikasleak titulazioko konpetentziak progresiboki jaso ditzan eta finkatuta geratu daitezen.
Adibidez, CNC makinak programatzeko honako metodologia progresiboa erabiltzen da:
- Klase teorikoekin hasi (oinarrizko kontzeptuak)
- CNCko monitore errealekin edizio eta simulazio praktikak.
- Hasierako praktikak makinak prestatuz, CNCko gela didaktikoetan kontrol industrialak erabiliz eta material bigunak mekanizatuz.
- Amaierako praktikak makina industrialetan, erreminta eta tresna industrialak erabiliz.
- Egindako piezen azken kontrola.
Laborategiak honako eraikuntzetan daude eta honako hauek dira:
- Mekanika orokorreko praktikak egiteko tailerra, bertan, 14 tornu konbentzional, 14 fresatzeko makina, 5 zulagailu eta 2 planeagailu daude beste gauza batzuen artean. Honi esker makinak banaka erabili daitezke.
- CNC didaktikorako gela, monitore industrialekin eta kontrol industrialak dituzten CNCko 6 makinekin.
- Programa industrialak dituzten CAD/CAM gelak.

- Metrologiako praktikak egiteko gela, metrologia dimentsionaleko, gainazelako eta geometrikoko praktikak egiteko Gela honetan koordenadekin edo hiru dimentsiotan neurtzeko makina bat dago.
- Ordenagailu gelak.