Eginez ikasi

Titulazioa

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Goi-Mailako Teknikaria

Iraupena

1.maila 990h

2.maila 1010h

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Eginez ikasi

Gure ikasketen bereizgarri nagusia irakaskuntza eredua da, zeinak klase teorikoak eta praktikoak bateratzen dituen, beti ere, “egiten ikasi” premisari jarraituz. Ikasturtean zehar, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazio alorreko kasu errealetan oinarritutako hainbat proiektu egiten dira.

Eredu honek talde lana sustatzen du eta irakaslearen figura aldatu, zeina taldeko kide bat gehiago izatera pasatzen den. Irakasleak bere esperientzia profesionaletik eta merkatuaren egungo beharren ezagutzatik ekarpenak egiten ditu eta taldea arazoari irtenbide bat ematera orientatzen du. Irakaslearen eta ikaslearen artean dagoen harremana estuak, ikaskuntzaren eboluzioaren gertuko jarraipena egitea ahalbidetzen du.

Jarduera hauek garatzeko laborategi eta tailerrak ditugu, zeintzuetan Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioaren arloko kontzeptu nagusiak hasieratik praktikan jartzen diren.

ETHAZI

 

 

Goi-mailako heziketa zikloa baino gehiago gara